Ikastetxeak eta elkarteak - Elkar-Ekin | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Elkar-Ekin

Epe ertaineko programa

Elkar-ekin. Hezkuntza komunitate eta elkarteekin epe ertaineko programa

Irakasleekin eta ikasleekin batera unitate didaktiko bat diseinatzea da Elkar-ekin programaren xedea. Hiru eta bost saio arteko sekuentzia pedagogiko bat eratuko da talde bakoitzaren beharrei eta interesei erantzuteko eta haien trebetasunak garatzen laguntzeko. Horretarako, ikastetxearen curriculumarekin koherentzia gordeko da eta Tabakalerako hezkuntza-arlotik proposatutako gaiak kontuan hartuko dira.

Hezkuntza arautuko parte ez diren taldeek ere (elkarteak edo bestelako taldeak) programan parte hartu dezakete. Kasu horretan ere, talde bakoitzaren beharrekiko loturak bilatuko dira ikasketaprozesua
aberasteko asmoz.

Ondorengo bloke hauetakoren bat abiapuntutzat hartuta zehaztuko dira gaiak:

• Jarduera artistikoak: Tabakalerako erakusketetatik eta ikus-entzunezkoen programatik eratortzen diren edukiak.

• Feminismoak eta performancea: jarduera artistiko feministekin eta performatibitatearekin zerikusia duten edukiak, genero-eraikuntzei begirada kritikoa eskainiz.

• Espazio publikoa: espazioak erabilpen batzuk zilegitu eta beste batzuk debekatzen dituzten leku arautu gisa birpentsatzea ahalbidetzen duten edukiak.

Proiektuak garatzeko epea: 2018/10—2019/03
Saio kopurua: Bina bilera (prestakuntzakoa eta ebaluaketa partekatukoa) eta hiruna saio taldeko. Saioak hilabeteko epean egingo dira, ahal dela.
Saioen iraupena: Tabakaleran garatuko diren saioek 2 orduko iraupena izango dute gehienez ere. Ikasgelan edo dagokion zentroan garatuko diren saioen iraupena, aldiz, taldearen arduradunarekin adostuko da.

Informazio gehiorako, deitu 943 118 855 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu hezkuntza@tabakalera.eu helbidera.

  • Data: Astelehena, 2018ko urriak 15 > Ostirala, 2019ko martxoak 29
  • Ordutegia: Adosteko
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan