Lantegitik atera eta gero - Lantegitik irten eta gero - Elena Casado Aparicio | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lantegitik irten eta gero

Elkarrekin (lan egiten) jarraitzen dugu. Elena Casado Aparicio

Elkarrekin (lan egiten) jarraitzen dugu

La liberación pasa por un cambio radical en
a organización de la vida en todos los sentidos
 
Pineda, Empar; Olivan, Montse; Uría, Paloma (1985). Polémicas Feministas,  46 or.

Emakumeek bizitzaren egunerokotasunaren sostenguan duten garrantziaz arituko gara Elena Casado Apariciorekin egingo dugun saio honetan. Bertan, produktibo/erreproduktibo/ez-produktibo kategoriak berpentsatuko dira, elkarlan metodologiek eta elkarlan metodologikoek duten potentzian arreta jarriz. Saioa elkarri lotuta dauden bi zatitan banatuko da, ko-laborategi bat eta hitzaldia.

 

PROGRAMA:

 

Irailak 15, osteguna 10:00-14:00. LANTEGI ARETOA

Lanaren nozioaren baitan arituko gara ko-laborategi honetan. Bertan, lanarekin erlazionatzen ditugun dikotomien potentzialitate eta mugak aztertuko ditugu  (produktiboa/erreproduktiboa, lana/lanbide, laboral/etxeko) eta bere erabilera garaikidearen inguruan ere arituko gara (zaintze lana, emozionala, eta abar). Jakinduria banatuta dagoelakoaren premisatik abiatuz eta, horrenbestez Boaventura Sousak dioen bezala “jakintzaren ekologia” praktikan jarriz, gure esperientzia zehatzetaz baliatuko gara, emakume batzuen ekarpenekin batera, hauei duten balioa aitortu, inertziak hautsi eta eguneroko bizitzaren sostengua eztabaidaren erdigunean jartzeko. 

Sarrera: Izen ematearekin

 

Irailak 15, osteguna 19:00. Sotoa

Hitzaldi irekia eta ondorengo eztabaida, ko-laborategian landu diren gaien inguruan. Gizarte Zientzia edo proposamen artistiko feminista diren tradizio ahaztuak berreskuratuz, lanaren nozioa berrikusiko dugu, kritikoki aztertuko ditugu bere aurrepremisak (genero desberdintze prozesuei arreta berezia ipiniz) eta elkarrekin lanean jarraitzeko zenbait proposamen botako ditugu. 

Sarrera librea.

 

Materialak: Ko-laboratorioan parte hartu behar duten pertsonei proposaturiko ondoko material hautetatik gutxienez bat ikusi/irakurri izana eskatzen diegu:

Mauro, F. (2008). Simone Weil, la irregular. Trabajadora, filósofa 1909-1943, 70'-ko dokumentala. Hemen ikusgai: https://vimeo.com/45973910

Dauder, S. (2010) “La historia olvidada de las mujeres de la Escuela de Chicago”, Revista Española de Investigaciones Sociológicas n. 131, or.11-41. Hemen eskuragarri: http://www.reis.cis.es/REIS/PDF/REIS_131_011277971391805.pdf

Entrevista a Silvia Federici (2014) en Diagonal (14 min). Hemen ikusgai: https://vimeo.com/97224647

MacLean, A.M. (1903/2008) “El taller de explotación laboral en verano”. Athenea Digital. Revista de pensamiento e investigación social n. 13, or. 247-260. Hemen eskuragarri: http://atheneadigital.net/article/download/n13-maclean/503-pdf-es

Addams, J. (1986/2015). “Una industria atrasada”, Sociología del Trabajo n. 83 (La subversión feminista de la economía monografikoa), or. 56-67. Hemen eskuragarri: https://www.academia.edu/26805931/S_T_83_SOCIOLOG%C3%8DA_DEL_TRABAJO_La_subversi%C3%B3n_feminista_de_La_econom%C3%ADa 

de Sousa Santos, B. (2006) "La Sociología de las Ausencias y la Sociología de las Emergencias: para una ecología de saberes". Renovar la teoría crítica y reinventar la emancipación social-en (1. kaptitulua), or. 13-41. Hemen eskuragarri: http://bibliotecavirtual.clacso.org.ar/ar/libros/edicion/santos/Capitulo%20I.pdf

Weil, s. (1941/1962) “Experiencias de la vida en la fábrica”, Ensayos sobre la condición obrera-n, Ediciones Nova Terra, Barcelona,. 1962, or. 104-130). Hemen eskuragarri: http://www.alejandriadigital.com/wp-content/uploads/2016/03/WEIL-Ensayos-sobre-la-condici%C3%B3n-obrera.pdf 

Cottingham. L. (1998). Not For Sale: Feminism and Art in the USA during the 1970s. Dokumentala