Horma - Emilio Moreno: The I Mine - Emilio Moreno | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Emilio Moreno: The I Mine

The I Mine, Emilio Moreno

The I Mine, Emilio Moreno,  Espainia-Herbehereak, 27'30

 

Gizakien historia orokorreranzko lehen maila “ni”-aren narratiba da: barne-kontakizun hori, zeinaren bidez nork bere burua sortzen duen. The I Mine filmean, paleo-antropologoak ikusiko ditugu gure arbasoen fosilak lurpetik ateratzen, meatzariak diamante bila dabiltzan bitartean. Era berean, historialari baten egunkariak haren bilaketa pertsonala azalduko digu, harentzat diamante preziatuena den horren bilaketa: Ni-arena. Begirada poetikoarekin, The I Mine-k historia idazten du fikzioa balira bezala jokatzen duten pertsonaia historikoekin, eta alderantziz, guk hizkuntzaren eta egiaren nozio desberdinekin dugun harremanari buruz hausnartzen duen narratiba esperimental batean.

The I Mine-k “Gizakiaren sorlekua” deitzen dioten Hegoafrikako eskualdera eramango gaitu, azken mende honetan gizakiaren arbasoen zenbait espezie aurkitu diren lekura, hain zuzen. Azken aurkikuntza 2013an egin zuten: orain arte ezezaguna zen hominido baten milaka fosil topatu zituzten. Aurkikuntza antropologiko horiek historikoki zerikusia izan dute inguru horretako metal preziatuen oparotasunarekin. Hori dela eta, pelikulak elkarrekin lotzen ditu, alde batetik, espezie gisa nor garen ulertzen laguntzen diguten fosilen bila dabiltzan haien irudiak eta, bestetik, lur horren azpitik zortziehun metrora grabaturiko irudiak, hau da, munduko diamante baliotsuenak atera diren meategian grabaturikoak. Lur horien pean, balioaren nozio desberdinak harri gisa –harribitxi edo fosil gisa– hezurmamitzen dira. Bien bitartean, protagonistak galdera hau egiten dio bere buruari: “Ni-a idazketaren eta berridazketaren geruzen azpian lurperatutako harribitxi bat ote da?”.