- Emotional - Emilio Moreno, Lisa Feldman Barrett, Garbiñe Biurrun, Joan Fontcuberta, Eloy Fernández Porta, Christian Salmon, Martí Manen , Ana Pfaff, Amparo Lasén, Antonio A. García , Daniel Vanello, Clara Amaral, Lola Cañamero, Franziska Rautenberg, Sara Hidalgo de Orellán | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Emotional

Emilio Morenoren proiektua

Emotional jarduera-programa publiko bat da. Jarduera horien bidez, emozioen, kontakizunaren (ikus-entzunezkoa, politikoa, korporatiboa eta abar) eta gizarte-harremanen arteko bidegurutzearen gainean hausnartzeko aukera egongo da.

Emotionalek intimoena eta publikoena batzen ditu, zure burmuinak nola funtzionatzen duen aztertzetik hasita emozioen, gizarte baten baloreen eta legearen arteko harremanak zein diren aztertzera arte. Honako hauei buruz hitz egingo dugu: robotak eta emozioak, nola eratu zen euskal langileen profila, emotikonoak, argazkia, giza aurpegi eta gorputza, amodioa kapital-garaietan, nola eratzen duen zine-muntatzaile batek filmaren arku dramatikoa, lotsa (besterena). Horrez gain, zintzotasun sentibera praktikatuko dugu, indarkeriarik gabe komunikatzen ikasten dugun bitartean.

Hainbat arlotako nazioarteko espezialistek honako arlo hauetan izan duten esperientziaren berri emango digute: neurozientzia, psikologia, adimen artifiziala, jurisprudentzia, filosofia, historia, argazkigintza, zinema, umorea, artea, performancea, entsegua, soziologia eta indarkeriarik gabeko komunikazioa.

 
 
JARDUERA-PROGRAMA

Lantegia

Al.25 > 26 16:00-19:00 Franzi Rautenberg, Komunikazio ez bortitza: Emozioak: seinale ekaiztsu eta koloretsuak

 

Hitzaldiak

As.26 19:00 Lola Cañamero: Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzaten

Az.27 17:30-19:00 Ana Pfaff: Aurpegiak haize-bolada bat oihukatzen du 

Og.28 19:00 Joan Fontcuberta: Adierazpenaren eraikuntza postfotografikoak

Or.29 17:30 Elkarrizketa: Martí Manen eta Emilio Moreno: Emozioetatik gerturatzea

Or.29 19:00 Christian Salmon: Sareko erraldoiak: Emozioak zenbatu eta zinkronizatzeko makina bat...

Lr.30 11:00-12:30 Elkarrizketa: Sara Hidalgo eta Eloy Fernández-Porta: Emozio politikoak euskal langileen klasean eta sensologian feministan

Lr.30 12:30-14:00 Elkarrizketa: Garbiñe Biurrun eta Daniel Vanello: Emozioak, baloreak eta legea

Lr.30 16:30 Lisa Feldman Barrett: Emozioak: Usteak vs. egiak

Lr.30 18:00 Sociología Ordinaria (Amparo Lasén, Antonio A. García): Lotsaren zirkuituak

 

Performanceak

Or. 29  11:00 12:00 13:00 17:00 18:00 19:00 Clara Amaral: Gogoan duzu elkarrekin geundela hau edo beste hura dantzan egin genuenekoa?

Lr.30  11:00 12:00 13:00 17:00 18:00 19:00 Clara Amaral, Gogoan duzu elkarrekin geundela hau edo beste hura dantzan egin genuenekoa?

Lr. 30 20:00 Eloy Fernández-Porta: You know how you should feel 

 

Proiekzioak

As. 25 - Ig. 01  Mika Taanila, Thank You for The Music – A Film about Muzak
As. 25 - Ig. 01  Arthur Elsenaar eta Remko Scha, Face Shift 

 

Parte-hartzaileak: Lisa Feldman Barrett, Garbiñe Biurrun, Joan Fontcuberta, Eloy Fernández Porta, Christian Salmon, Martí Manen,, Ana Pfaff, Sociología Ordinaria, Mika Taanila, Daniel Vanello, Clara Amaral, Lola Cañamero, Franziska Rautenberg, Arthur Elsenaar eta Sara Hidalgo. 

  • Data: Astelehena, 2019ko azaroak 25 > Igandea, 2019ko abenduak 1
:

Jarduerak

Guests

Lisa Feldman Barrett

Doktorea eta psikologia-irakaslea Northeastern University unibertsitatea( Boston)

Garbiñe Biurrun

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako epailea eta lehendakaria

Joan Fontcuberta

Artista eta saiakera idazlea

Eloy Fernández Porta

Saiakeragilea eta Spoken Word performer-a

Christian Salmon

Ikerlaria eta saiakera idazlea

Martí Manen

INDEX-en zuzendaria eta Momentum10, The Emotional Exhibition biurtekoaren komisarioa 

Ana Pfaff

Zinema-muntatzailea

Amparo Lasén

Soziologoa (Sociología Ordinaria)

Antonio A. García

Soziologoa (Sociología Ordinaria)

Daniel Vanello

Filosofoa

Clara Amaral

Performancea artista

Lola Cañamero

 Informatikan doktorea (Adimen artifiziala). 

Franziska Rautenberg

Psikologoa eta komunikazio EzBortitzean hezitzailea

Sara Hidalgo de Orellán

Emozio historiagilea