Kamaleoiak gara! - Enaren kontuak - 2princesesbarbudes | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Enaren kontuak

enaren kontuak

Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Printzesak abestu eta bizardunak mikrofonoak jartzen dituela esan genezake. Baina era berean esan genezake emakume bizardunak marraztu eta printzeak akordeak interpretatzen dituela. Horra hor bizardun printzesa eta printzesa bizarduna. Gitarra arrosen, igel-maraken eta plastikozko tronpeten artean aurkituko dituzue Marc Marcé eta Helena Casas musika baxua egiten jende baxuarentzat. 2princesesbarbudes ikuskizunean abesti ezagunak eskainiko dira % 100ean jostailu diren tresnekin.

  • Data: Larunbata, 2018ko Abenduak 15
  • Ordutegia: 12:00
  • Lekua: Z Aretoa
  • Hizkuntza: EU
  • Sarrera: Izen ematea
Eman izena
Kamaleoiak Gara! Programa:

Jarduerak

Guests

2princesesbarbudes

2princesesbarbudes

Musika taldea