- Entzun egongela - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Entzun egongela

Entzun egongela
Partekatu!

Donostiako Musika Eskolako ikasleek Ubikeko Egongelako isiltasuna apurtuko dute igande goizetan: zuzeneko musika, emanaldi txikiak, musika instrumentuak... Etorri eta gozatu, errutina apurtu eta zure igande goiza goxatu. Eguna askoz hobeagoa izango da, ziur!

 

Martxoak 18

Doppler Hirukotea: Bi flautista (Anartz Miguel eta Marta Arrue) eta pianojole batek (Ángela Barandiarán) osatzen dute kamara talde hau. Barroko aroko musikatik musika garaikideraino doan errepertorioa lantzen dute.

 

Apirilak 22

Laupote Hari Laukotea: Bi bibolin ( Borja Antón eta Iñigo Peñalba), biola bat ( Leire Solana) eta biolontxelo batek (María Bustos) osatzen dute taldea. Musika eta Dantza Eskolako beste talde handiagotan ere partaide dira, orkestra, kamerata...eta formatu txikiago honetan erakutsi nahi dute orain haien lana.

 

Maiatzak 20

Eskolako Jazz Ikasleak:  Gitarra (Daniel West), Saxoa (Gaizka Segui), Teklatuak (Kimetz Galarraga eta Ander Aranburu), Tronboia (Blas Ruiz de Garibay) eta ahotsa (Olatz Pérez). Formatu txikiko talde anitzetan jazz errepertorio lasaia eskainiko dute.

 

Azaroak 18

Klarinete ensenblea (16 ikasle, klarineteak eta teklatua)

 

Abenduak 16

Jazz combo (hiru ikasle: teklatua, tronboia, kitarra eta ahotsa)