Equipo re | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Equipo re

Equipo re ikerketa eta ekoizpen plataforma bat da, gorputz politiken eta artxiboaren gurutzegunean lan egiten duena. 2012tik ikerketa eta jendaurreko jardueren antolaketa ekimenak garatu dituzte zenbait lekutan, besteak beste: Museo de Arte Contemporáneo MAC, Santiago, Txile; Concepcioneko Unibertsitatea, Concepción, Txile; La Purée Associació Cultural, Bartzelona; Reina Sofía Museoa, Madril; UNIA arteypensamiento, Sevilla; Loop, Bartzelona. Aimar Arriolak, Nancy Garínek eta Linda Valdések osatzen dute gaur egun Equipo re. 

Aimar Arriola (Markina-Xemein, Bizkaia). Arte alorrean dihardu komisario eta ikertzaile gisa. 2014tik aurrera, Goldsmithseko Ikusizko Kulturen departamentuan bere doktoretza egiten ari da beste proiektu batzuekin batera. Londresen eta Euskal Autonomi Erkidegoan bizi eta lan egiten du. 

Nancy Garín (Valparaiso, Txile) Kazetaritza eta Gizarte Komunikazioan eta Estetika eta Artearen Historian lizentziaduna da. Etcétera (Argentina/Txile) arte taldeko eta Internacional Errorista delakoaren kide izan zen, eta haiekin parte hartu du zenbait erakusketa eta bienaletan. Ikerketa poskolonialeko «Península» taldeko kidea da. Bartzelonan bizi eta bertan lan egiten du.

Linda Valdés (Valparaiso, Txile) Fundació Antoni Tàpieseko Jendaurreko eta Webeko Programen Koordinatzailea da. 2014tik L'Automàtica kultur elkarte autogestionatutako kidea da. Bartzelonan bizi eta bertan lan egiten du.