JoLabs - Jolasak eraikitzen - Gorka Segurola Dorronsoro | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Jolasak eraikitzen

eraikuntza jolasak

Haur eta gazteentzat teknologiarekin esperimentatzeko espazio bat sortzeko bigarren lantegia da. Aurrekoan makinen mekanikarekin lan egin bagenuen oraingoan arkitektura eta eraikuntzaren munduan murgilduko gara.

Eraikuntza jolas bat sortuko dugu, barra eta loturekin osatzen dena. Sortze prozesu horretan material eta teknika desberdinak probatuko ditugu, 3Dtako formak eta egitura espazialak nola osatzen diren ikasiko dugu eta zein motako loturak eta korapiloak behar dituzten aztertu.

Lantegi hauen helburua haur eta gazteei proiektuen sormenerako tresnak eskaintzea da. Hainbat lantegitan gai desberdinak lantzen dihardugu, ondoren proiektuetan aplikatu ahal izateko tresnak izan ditzaten.

Más actividades de JoLabs - Ekin!:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.