Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... - Esther Ferrer erakusketa - Esther Ferrer, Mar Villaespesa , Laurence Rassel | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Esther Ferrer erakusketa

poema de los numeros primos

Esther Ferrer, "Poema de los números primos", Tabakalera, 2019.

Tabakalerak erakusketa-areto berria zabalduko du Esther Ferrer artista donostiarrari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin. Laurence Rassel eta Mar Villaespesa komisario dituen erakusketa-proiektuak erakusketa-aretoa gune bizi bat bezala lantzea du helburu. Hori horrela, zenbaki lehenen inguruko lanetan eta Esther Ferrerek bere ibilbide oparoan zehar egin dituen ekintzetan eta horien aldaeratan oinarrituko da nagusiki erakusketa.

Obren aukeraketa eta sekuentzia eragiketa bat jarraituz egin ditu Esther Ferrerrek, bere ibilbidean zehar oso garrantzitsua izan dena: “Ideia bat forma desberdinetan deklinatzea […] performanceak eta instalazioak DNA bera dute: denbora, espazioa eta presentzia, modu desberdinean deklinatutako hiru funtsezko elementu” bere hitzetan.

Erakusketa ariketa, ekintza eta pentsamenduen agertoki moduan planteatzen da, non prozesuak entseguak, zirriborroak eta maketak lantzen diren, baita soinuaren materialtasuna entzun eta sentitu ere. Azkenik, gorputzaren mugimendua bizitzen da ere, konbinatoria desberdinak jarraituz.

Zenbakiak, erritmoa, soinua, hizkuntza, gorputza, denbora, espazioa, hutsunea... zoria ordenan, zehaztasuna absurdoan, jarraitutasuna aldakortasunean.

Gainera, erakusketaren osagarri gisa, performance edo ekintzak eskainiko dira asteroko programazio batean, Ferrerrek berak gonbidatutako sortzaileen eskutik, eta berariazko bitartekaritza programa bat ere izango da. Erakusketak publikoak jarrera aktiboa hartu ahal izango du eta Ferrerren lanekin elkarreragin.  

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
 

logo issuu  Issuun irakurri: Orriak 13 - Esther Ferrer

jaitsi ikonoa  Pdf-a jeitsi: Orriak 13 -Esther Ferrer (pdf - 2.5 mb)

 

  • Performanceak eta antzezpenak
    2019-04-12 > 2019-05-25

    Esther Ferrerren bakarkako erakusketaren osagarri den programa honek, artista donostiarraren ibilbidean ezinbestekoa den izaera bizi eta aktiboari erantzuten dio.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2019-05-25 - 18:00

    Esther Ferrerrek bere lanari eskainitako Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... erakusketari amaiera emango dio performance batekin.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Esther Ferrer

Artista.

Mar Villaespesa

Arte kritikaria

Documentación

Argazkiak

Esther Ferrer. Autoritateekin bisita

Esther Ferrer. Autoritateekin bisita

Esther Ferrer. Erakusketaren muntaia

Esther Ferrer. Erakusketaren muntaia

Interesa dakizuke

Performanceak eta antzezpenak
2019-04-12 > 2019-05-25

Esther Ferrerren bakarkako erakusketaren...

Lekua:

+ Info