Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange - Erakusketaren irekiera - Tractora | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Erakusketaren irekiera

Abenduaren 1ean, larunbata, zabalduko ditu ateak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange erakusketak.

Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari eta flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak Tractora Koop. E osatzen duten artistak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange aurkeztera eraman ditu. Erakusketa hau etapa desberdinak zeharkatuz garatu da. Tractorako kideek Langeren bideo-lanen ikuskapen intentsibo bat egin zuten lehenengo. Honi, artistaren obran aditua den Mercedes Vicenterekin batera egindako egonaldi batek jarraitu zion. Vicentek eratu zuen, hain zuzen ere, artistaren artxibo pertsonala, zeina hirugarren fase batean, hura aztertzeko asmoarekin, Zeelanda Berritik Tabakalerara ekarri duten.

Irekieran, Tractora Koop. E osatzen duten artistekin solasaldi bat egingo da, eta proiektuaren garapena nola joan den azaltzeko aukera izango dute. 

Tabakalerak autobus zerbitzua eskainiko du Bilbotik inauguraziora etorri ahal izateko. Zerbitzu hau Zarata Fest-ekin elkarlanean antolatu da eta bidean, Camila Tellezen eskutik, soinu performance bat izango du.  

Autobusa doako da baina izena eman behar da aurrez honako formulario hau betez.

Guests

Tractora

Artisten kooperatiba.

Documentación

Argazkiak

Landa Lan. Inaugurazioa

Landa Lan. Inaugurazioa