Erakusketa - Eric Baudelaire. Ramón Raquello eta bere orkestraren musika | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Eric Baudelaire. Ramón Raquello eta bere orkestraren musika

Eric Baudelaire. Ramón Raquello eta bere orkestraren musika

Ramón Raquello eta bere orkestraren musika Eric Baudelaire artistak espainiar Estatuko erakunde publiko batean egiten duen tamaina handiko lehenengo bakarkako erakusketa da. Artistak hainbat euskarritan eginiko lanak biltzen ditu, besteak beste, filmak, collageak eta grabatuak, baita performance instalazioak ere, eta haren aspaldiko interes bat islatzen du: errealitatearen eta fikzioaren arteko konbergentzia, eta hitzen eta irudien arteko interakziotik sortzen diren tirabirak –arriskutsu bezain emankorrak–. Egiten dituen filmetan eta sortzen dituen objektuetan, galdera errepikari batek zeharkatzen du Eric Baudelaireren praktika: Zer gertatzen da irudiak hitzetatik bereizten direnean?           

Erakusketaren izenburuak Orson Wellesek 1938an eskainitako irratirako obra ezagun bati egiten dio erreferentzia, War of the Worlds (Munduen arteko guda), zeinetan Ramón Raquello fikziozko orkestra zuzendariaren musika behin eta berriz eteten zuten estralurtarren inbasio bati buruzko azken orduko albisteak emateko. “Albiste faltsu” deiturikoen adibide goiztiar hori erakusketaren abiapuntua eta gai errepikaria izango da. Berriki Trumpek eta Putinek albiste faltsuen izena zikindu badute ere, Wellesen lanean balizko etorkizunak irudikatzeko eta Bigarren Mundu Gerraren atarian entzuleei gai politiko larrienak helarazteko baliabide gisa erabili ziren.        

Xavier Wrona arkitektoarekin lankidetzan diseinaturiko erakusketak artistaren azkeneko bi filmak ditu ardatz: Also Known as Jihadi (2017), jihadista frantziar gazte batek Siriara eginiko joan-etorriko bidaia kontatzen diguna, paisaia geografiko eta judizialen bidez, eta The Secession Sessions (2014), Kaukason dagoen Abkhazia estatu lehiatuaren historia kontatzen diguna, bertako Kanpo Arazoetako ministro ohiaren ikuspegitik.

 

 

Dokumentazioa

 

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:

 

logo issuu Issuu-n irakurri: Orriak - 7

 

descargar Pdf-a jaitsi: Orriak - 7 (pdf - 2,2mb)

Esker onez:

Laguntzailea:

Guests

Eric Baudelaire

Eric Baudelaire

Artista bisual eta film zuzendaria

Anna Colin

Anna Colin

Komisarioa, hezitzailea eta ikerlaria

Xavier Wrona

Xavier Wrona

Arkitektoa eta Est-ce ainsi arkitektura-agentziaren sortzailea

Galeria

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak