Escultura Musical Veraniega nº2

Poderío Vitalen pieza bat: Óscar Bueno eta Itxaso Corral

Escultura musical veraniega

Eskultura musikalak bibradurazko eskulturak dira. Gorputz kantarien eta gorputz bibratzaileen arteko topaketatik sortuak. Eta iraun egiten dute eskultura konposatzean kantatu eta bibratu zuten gorputzek haiek osatzen duten soinu uhin bakoitza ahazten duten arte.

Kasu honetan eskultura, musikala izateaz gain, udatiarra ere izango da. Udan egingo delako. Eta udatiarra den orok poz handia ematen duelako eta gorputz ederrak eguzkira ateratzen dituelako, eta haragiek axolagabeki kantatu eta dantzatzen direlako. Udaz gainezka joango gara, dena kantatzeko gogoz bibraduran lehertu arte.

Gonbidatuak

Poderío vital

Musika-eskultoreak