Ikastetxeak eta elkarteak - Eskola aldiriak. Artea eta hezkuntza proiektu kolaboratiboa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Eskola aldiriak. Artea eta hezkuntza proiektu kolaboratiboa

Irakasle topaketa

eskola aldiriak

Eskola aldiriak eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratibo bat garatzeko deialdia da. Laugarren edizioa gertu daukagu eta, elkartzeko une aproposa iruditu zaigu. Horrela, aurten garatutako proiektuak eta bizi izandako esperientziak partekatuko ditugu eta datorren ikasturteari begira ager daitezken aukera berriak ikusiko ditugu. Topaketa honetan ekoizpen artistikoen, hezkuntzaren eta proiektu kolaboratiboen inguruan arituko gara. Gure ideiak, zalantzak eta proposamenak azaltzeko gune egokia izango da.

  • Saioa Tabakaleran izango da, maiatzaren 9an, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Hezkuntza arloan interesa duen orori zuzendua dago.

    Programa

    17:00 → Eskola aldiriak deialdiaren aurkezpenaTabakalerako hezkuntza lantaldea.

           17:15 → Proiektuen aurkezpena Eskola aldiriak III: Harremangune, Txirrita herri eskola (Ereñotzu, Hernani) eta Gelditu, Lasaitu eta Bizi! Eskola bideak, Arizmendi Ikastola (Eskoriatza, Gipuzkoa)

17:45 → Solasaldia. Elkarrizketa eta hausnarketa kolektiboa.

18:20 → Itxiera.

 

Más actividades de Irakaslegoarekin programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.