- "Eskola aldiriak" topaketa - Irati Seijo Diez, Mercedes Álvarez Espáriz, Pilar Álvarez , Leire Aranburu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

"Eskola aldiriak" topaketa

"Eta batzutan amodioarekin..." - Artea eta hezkuntza

eskola aldiriak periferias escolares

Nola sustatu proiektu kolaboratzaileak? Nola kudeatu garapenetan sortzen diren espektatibak? Eragile parte-hartzaileek nola banatzen dute proiektu hauek garatzearen ardura? Artea eta hezkuntza topatzen direnean, amodioa ala gorrotoa?

Tabakalerak lau urte daramatza Eskola aldiriak deialdia lantzen. Epe luzeko hezkuntza prozesu ezberdinak garatu dira Gipuzkoako eskola komunitate ezberdinekin. Esperientzia zentzu askotan interesgarria izan da, proiektu kolaboratiboen inguruko hausnarketa baimendu duelako, besteren artean. Eskola aldiriak programan prozesuak hartzen du garrantzia, eta esperimentaziorako bidea irekitzen da, praktika artistikoak zehar-lerro bezala ulertzen direlarik.

2017/18 ikasturtean zehar hausnarketak garrantzia hartu du eta kanpo-begiradak gehitu dira, proiektuaren nondik norakoak berrikusi eta elikatzeko asmoarekin. Harremangune (Txirrita Eskola, Ereñotzu) eta Gelditu, Lasaitu eta Bizi! (Arizmendi Ikastola, Eskoriatza) proiektuak garatu dira, eta bakoitzean ikerlari papera izan duen pertsona bat gehitu da lantaldean: Leire Aranburu eta Irati Seijo. Beraien ikerketek 2019/20 ikasturtean argitaratuko den deialdia birpentsatzen laguntzen digute.

Eztabaida eta deialdiaren nondik norakoak foro handiago batean aztertzeko helburuarekin antolatu da topaketa hau. Kanpoko beste bi hezitzaile, ikerlari eta artistek ere parte hartuko dute, Mercédez Álvarez Espariz eta Pilar Álvarez, bien ibilbidean hezkuntza eta artea gurutzatzen dituzten prozesu kolaboratiboen inguruan hainbat ebaluaketa esperientzia partekatu dituztelako. Oraingoan, Centro de Arte 2 de Mayo-n garatutako Pirámides proiektuaren testuingurutik abiatuta komunitate osoa inplikatu duen jarraipena partekatzera datoz.

 

PROGRAMA

17:00-19:30 (izen-ematearekin)  

Aurkezpena: Leire Aranburu eta Irati Seijo. Eskola aldiriak deialdiaren inguruko solasaldia.   
Pilar Alvárez eta Mercedes Álvarez Espáriz. Pirámides proiektuaren inguruko solasaldia.

Mahai-ingurua

19:30-20:00

Atsedenaldia

20:00-21:30 (Sarrerarekin: 3,5€

Pirámides filmaren proiekzioa, egileen aurkezpena eta ondorengo solasaldia barne.

Pirámides, Pili Álvarez & Merecedes Álvarez Espáriz, Espainia/España, 2017, 90', DCP, JB/VO ES

 

Guests

Irati Seijo Diez

Hezitzailea

Mercedes Álvarez Espáriz

Hezitzailea eta ikerlaria

Pilar Álvarez

Hezitzailea, artista eta zinegilea

Leire Aranburu

Hezitzailea eta ikerlaria