The Day After - Espainia kolonialaren irudia eta oroimena - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Espainia kolonialaren irudia eta oroimena

Ines Plasenciaren proposamen bat

Imagen_memoria. InésPlasencia

Irudiaren kreditua: Patrimonio Nacional

«Artxibo koloniala» esan zaionaren zenbait alderdik osatzen dute jarduera sorta honen hari gidaria,batez ere ikusizko materialari dagokionez, dela zinema, dela argazkigintza. Honako hauek dira alderdi horiek: oroimen koloniala eta artxibo­ materiala; materialaren kudeaketa eta narrazioa artxibo digitaletan; eta artxibo­materialaren «bizitza soziala» eta etorkizuna.

 

EGITARAUA

 

Maiatzak 5, osteguna, 10:00­-14:00, Lantegia

Artxiboko indarkeriak. Lantegia argazki kolonialen artxibo digitalen inguruan. Inés Plasenciak eskainia.

Lantegi honen helburua, argazkigintzaren historian, historia kolonialean eta kultura bisualean interesa daukan orok eztabaidatzeko leku bat izatea da.

Plasencia Inés ikerlaria da. Bere praktika argazkigintzan eta Ekuatore Gineako artxibo digitalean zentratuta dago, The Day After erakusketan aztertuta dagoen kasuaren herrialdean, hain zuzen.

Plasenciaren arabera, “XIX. Mendean jaio zen argazkigintza eta berehala, besteak beste, asmo artistikoak soilik ez dituen tresna bat bihurtzen da. Erregistro moduan, oso erabilera garrantzitsua dauka administrazio kolonialak, ospitaleak nahiz kartzelak bezalako kontrol-erakundeetan eta baita zientziarentzat (hau orokorrean hartuta) ere. Kontrol-erakunde hauek mendeko subjektuen eraikuntza kulturalak sortzen zituzten eta sortzen dituzte, hau da, beltzenak, gaizkileenak, emakumeenak, eroenak. Besteenak”.

Inés Plasenciak artxibo fotografikoarekiko duen ikuspegiaren informazio gehiago nahi izanez gero, elkarrizketa hau irakurtzea gomendatzen dizugu.

Lantegi honetarako aurretik izena eman behar da:  Formulariora joan.

 

Maiatzak 6, ostirala, 17:00­-20:00, Z aretoa

Espainia koloniala. Manuel Hernandez Sanjuanek Ginea espainiarraz egindako dokumentalak. Proiekzioak eta mahai ingurua

Hermic Films film laburren sorta baten proiekzioa eta mahai ingurua Francesca Bayre (antropologoa), Suset Sanchez (kritikaria eta erakusketa komisarioa) eta Carlos Ndungmandum (argazkilaria) parte­hartzaile direla, Ines Plasenciak moderatua. Sarrera librea lekuak bete arte.

Eskertza: Pere Ortíni pelikulak utzi izanagatik

Dokumentazioa