Espazioen alokairua

 

90 urtez tabako fabrika izan ondoren, 2015ean Tabakalerak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro moduan ateak ireki zituen berriro. Euskadiko erreferente arkitektoniko eta kultural honetan erakunde publikoek eta ekimen pribatuek beren proiektuak garatzen dituzte eta, aldi berean, edonork gozatzeko plaza publikoa ere bada.

Tren eta autobus geltokien ondoan egonda, hiriaren erdialdetik eta itsasotik 5 minutura, Tabakalera ekitaldi pribatuak egiteko kokaleku pribilegiatua da: konferentziak eta aurkezpenak, enpresa bilerak, koktelak, publizitate filmazioak, gala afariak, kontzertuak, sari-emateak etab. 

Espazioren bat alokatu nahi izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan espazioen alokairua formularioa betez edo ondoko helbide hau erabiliz: alokairuak@tabakalera.eu.

Patioa

EDUKIERA:

aforoa bankete formatuan Banketea: 220

aforoa koktel formatuan Koktela: 450

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 400

aforoa ikasgela formatuan Ikasgela: 220

NEURRIAK:

Azalera:  620 m2

Altuera: 10 m
 

Espazio honek eraikinaren jatorrizko izaeraren ezaugarriak mantentzen ditu; izan ere, tabako fabrikak zeuzkan lau patioetariko baten azalera okupatzen du. 600 metro koadroko azalera argitsu eta estali honek edozein motatako ekitaldiak hartzeko malgutasun osoa eskaintzen du: kontzertuak, jaialdiak, aurkezpenak, afariak...

 

Zinema

EDUKIERA:

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 229

aforoa ikasgela formatuan Ikasgela: 229

NEURRIAK:

Azalera:  327 m2

Altuera: 5 m

BALIABIDEAK:

20000 lumen-eko proiektorea dauka, 9.47 x 4.03m pantaila eta itzulpen-kabinak.

42 metro koadroko pantaila eta 20.000 lumeneko proiektorea ditu. Oso egokia da proiekzioak eta bestelako ekitaldiak (hitzaldiak, aurkezpenak edo/eta konferentziak) konbinatzeko. 

 

Z Aretoa

EDUKIERA:

aforoa bankete formatuan Banketea: 80

aforoa koktel formatuan Koktela: 120

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 120

aforoa ikasgela formatuan Ikasgela: 80

NEURRIAK:

Azalera:  184 m2

Altuera: 5,5 m

BALIABIDEAK:

20000 lumen-eko proiektorea eta itzulpen-kabinak dauzka. Gainera, 16mmeko zinemaproiekzio analogikoa erabiltzeko aukera dago.

 

Espazio balioaniztuna da, eta erabat hornitua dago. Askotariko ekintzak egiteko egokia da, besteak beste, hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, prentsaurrekoak... Proiekzioak egiteko aukera eskaintzen du, eta badu argiztapen naturala ere. Ondoan, Ganbara izeneko beste espazio bat du, eta bi espazioak elkar batzeko aukera dago, ekitaldiaren osteko kafe edo/eta koktelak antolatzeko, adibidez.

 

K Aretoa

EDUKIERA:

aforoa koktel formatuan Koktela: 20

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 20

aforoa ikasgela formatuan Ikasgela: 20

NEURRIAK:

Azalera:  57 m2

Altuera: 4 m

BALIABIDEAK:

84”-ko monitorea - audio stereoa eta HD kamera dauzka. 

 

Batzarretarako, prentsaurrekoetarako eta proiektuak aurkezteko areto egokia.

 

Zabaltza

EDUKIERA:

aforoa koktel formatuan Koktela: 250

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 221

 

 

NEURRIAK:

Azalera:  330 m2

 

Intimitatea eta kanpoan egoteko aukera uztartzen dituen espazioa. Giro lasaian eta toki berezian hainbat ekitaldi (kontzertu txikiak, koktelak, jaiak...) egiteko aukera eskaintzen du.

 

Prisma + Terraza

EDUKIERA:

aforoa bankete formatuan Banketea: 180

aforoa koktel formatuan Koktela: 350

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 200

aforoa ikasgela formatuan Ikasgela: 150

NEURRIAK:

Azalera:  309 & 139 m2

Altuera: 10 m

 

Eraikinaren azken solairuan daude, eta Donostiako ikuspegi paregabea eskaintzen dute. Espazio bat estalita dagoenez —Prisma— eta bestea aire zabalean —Terraza—, ezin egokiagoak dira biak batera koktelak, ospakizunak, iragarkien grabazioak, etab. egiteko.

 

Plaza

EDUKIERA:

aforoa bankete formatuan Banketea: 180

aforoa koktel formatuan Koktela: 430

aforoa antzoki formatuan Antzokia: 200

 

NEURRIAK:

Azalera:  492 m2

Altuera: 23-27 m

 

Eraikinak dituen bi sarreretako batean dago, eta Nestor Basterretxea plazan dauka sarbidea. Dimentsio eta altuera handiko espazioa da. Kristalezko kupula batek estaltzen du eta horri esker, espazioa argiztatzen da. Arratsean sortzen diren argijokoek gaueko ekitaldiak egiteko espazio aproposa bihurtzen dute.

 

Deskargak

espazioen alokairua - Tabakalera Donostia

Espazioen alokairua

Dossierra deskargatu