Espazioen alokairua | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Espazioen alokairua

Ohiko galderak

 

Ba al du Tabakalerak ekitaldi pribatuak egiteko lekurik?

Tabakalerak izaera pribatuko ekitaldiak egiteko espazio ezberdinak ditu, beti ere eraikinak duen programazioarekin bateragarria izanez eta nahitaez eraikinaren funtzionamendu egokia eta seguritatea bermatuz. 

 

Nolako ekitaldi pribatuak egin daitezke Tabakaleran?

Publiko orokorrari itxiak dauden ekitaldi pribatuak egin daitezke, hala nola, erakundeen ekitaldiak bai eta enpresa, sindikatu eta alderdi politikoek antolaturikoak ere. Bilkurak, aurkezpenak, hitzaldiak, sari banaketak, prentsaurrekoak, koktelak, publizitate grabazioak, gala-afariak...

Hala ere, ezin dira ekitaldi erlijiosoak antolatu, ez eta feria edota izaera publiko/irekia duten ekitaldiak, eraikinaren izaera kulturalarekin kontrajarriak badira. 

 

Ezkontzarik ospatu daiteke Tabakaleran?

Ezkontza, bataio edo jaunartzerik ezingo da Tabakaleran egin.

 

Zein ordutan has daiteke ekitaldi pribatu bat?

Ekitaldiak edozein ordutan has daiteke Tabakaleran. Goizaldeko 2:30ak baina lehenago amaitu behar dute.

 

Ba al dute hornitzaileek esklusibitaterik Tabakaleran antolatzen diren ekitaldi pribatuetan?

Ez dago zerbitzu-enpresekin esklusibitaterik. Edonola ere, ezinbestekoa da ikus-entzunezko teknikari bat kontratatzea ekitaldiaren antolaketa errazteko.

 

Ba al dago ekitaldi pribatu batera datozen gonbidatuentzat bisita pribatuak egiteko aukerarik?

Badago aukera ekitaldi batera datozen gonbidatuentzat bisita pribatuak antolatzeko. Era berean bisita gidatu pribatuak ere eskaini daitezke espaziorik alokatu gabe.