Esploratzaileak - Martxel Mariskal | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Esploratzaileak

Esploratzaileak - Martxel Mariskal

 

2016 urtean hasi genuen ibilbidea, Outline. Pentsamendu kritikoa entretenimendu eta hiperaktibitatearen gizartean izeneko saio sortarekin. Bertan, gizarte posmodernoaren konplexitateaz aritu ginen.

2017an Outlinek Esploratzaileak. Pentsamendu kritikoaren inguruko irakurketa taldeari bidea eman zion eta abian ipini genuen gai berriei lekua eman nahian. Hiru urte hauetan, postfeminismoa, nostalgia, hezkuntza, teknologia berriak, kontsumismoa, adikzioak edo ongiaren ekonomia landu ditugu, beste hainbat gairen artean.

2020an, topaketak jauzi bat ematea bilatu dugu eta parte-hartzaileen proposamenak entzunda, saioek izaera propioa izango dute,  bakoitzean gai konkretu bat indartuko dugularik. Martxel Mariskalen gidaritzapean, eta gonbidatu bereziekin kontatuz, 8 saio diseinatu ditugu aurtengoan.

Eseri, entzun, partekatu, buruari eragin, eztabaidatu, arnasa hartu eta saiotik fresko ateratzeko aukera paregabea da hau. Gizarte garaikide honen esploratzailea izan nahi duzu?

 
Hurrengo datak:

Martxoak 28 -- Fikziozko zoriontasuna

Zoriontasunaren promesa, (gure bizitzak kontrolpean dituen) zoriontasunaren industria, zoriontsuak izatera kondenatuak, inposatutako zoriontasuna, zoriontasuna obligazioa bezala... Honelako kontzeptuak landuko ditugu saio honetan.

Apirilak 25

Maiatzak 30

Ekainak 27

Guests

Martxel Mariskal

Bere sormen-lana literaturan eta musikan bideratu du batik bat.

Documentación

Argazkiak

Esploratzaileak (2018-12-01)

Esploratzaileak (2018-12-01)

Esploratzaileak (2017-01-28)

Esploratzaileak (2017-01-28)

Esploratzaileak (2017-02-25)

Esploratzaileak (2017-02-25)

Esploratzaileak (2017-04-29)

Esploratzaileak (2017-04-29)

Esploratzaileak (2017-05-27)

Esploratzaileak (2017-05-27)

Esploratzaileak (2019-11-30)

Esploratzaileak (2019-11-30)

Interesa dakizuke

Azokak eta topaketak
2016-04-30 > 2016-12-17 - 11:30-13:30 (Hilabeteko azken larunbatean)

Zer da erreala? Non dago pribatutasuna? Non...

Lekua:

+ Info