Esther Ferrer | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Esther Ferrer

esther ferrer

Esther Ferrer ( Donostia, 1937)

1963an adierazpen askearen tailerra sortu zuen Donostian, eta, aurrerago, Elorrioko eskola esperimentala, José Antonio Sistiagarekin batera. 1967An ZAJ taldean (1964an sortua Ramón Barce, Juan Hidalgo, Walter Marchetti eta abarren eskutik) sartu zen, eta ekintza ugari egin zituen conciertos izenpean. 1996an taldea banatu egin zen. 1970ko hamarkadaren hasieran Parisera joan zen bizitzera, eta bertan Egin, El país, Jano eta Lápiz bezalako egunkariekin aritu zen lankidetzan. Azken 50 urteetan zehar, mota askotariko obrak egin ditu: marrazkiak, instalazioak, argazkilaritza, eta, nagusiki, gorputza protagonistatzat izan duten ekintzak.

Performance artearen ordezkari nagusietako bat izan da Espainiako estatuan; nazioarteko festibal, museo eta arte-zentro ugaritan ere parte hartu du. Bere lanak honako museo hauetan egon dira ikusgai: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril; Centre National de la Danse, Paris; Bilboko Guggenheim Museoa, Bilbo; MAC/VAL, Frac Bretagne, Rennes; Artium, Gasteiz; Museum for Samtidskunst, Roskilde; Koldo Mitxelena, Donostia; Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla; Centre Pompidou, Paris; Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona; Círculo de Bellas Artes, Madril; Museu Nacional de Belas Artes, Río de Janeiro; Fundació Joan Miró, Bartzelona; La Centrale for Contemporary Art, Brusela; MACBA-Museu d´Art Contemporani de Barcelona, Bartzelona...

1999an, Espainia ordezkatu zuen Veneziako Bienal jaialdian.

Honako sari hauek jaso ditu: 2006an Trace-John Boehme Performance Art - Lifetime Achievement Award saria; 2008an Arte Plastikoen Sari Nazionala; 2012an Gure Artea saria; 2014an MAV (emakumeak arte bisualetan) saria eta Arte Plastikoen Velázquez saria.