Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... - Esther Ferreren erakusketaren inaugurazioa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Esther Ferreren erakusketaren inaugurazioa

Inauguración exposición Esther Ferrer

Apirilaren 5ean, ostiralarekin, Tabakalerak Esther Ferrer artista donostiarraren erakusketa zabalduko du. Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23… du izenburua erakusketak, Ferrerrek zenbaki lehenekin egin izan dituen lanei erreferentzia eginez, eta Mar Villaespesa eta Laurence Rassel izan dira komisarioak. Inaugurazio ekitaldian Esther Ferrer bera eta Laurence Rassel komisarioetako bat, bertan egongo dira. 

Gainera, biharamunean, apirilak 6, goizeko 10:00etik aurrera, gosari-solasaldia izango da, eta bertan, Ferrer eta Rassel artista donostiarraren ibilbideaz solastuko dira. 

Erakusketa honekin Tabakalerak erakusketa areto berria zabalduko du eraikineko lehen solairuan, erakusketen ikusgarritasuna eta irisgarritasuna hobetuko dituen aretoa. 
Esther Ferrerri eskainitako erakusketa ariketa, ekintza eta pentsamenduen agertoki moduan planteatzen da. Prozesuak entseguak, zirriborroak eta maketak lantzen diren, baita soinuaren materialtasuna entzun eta sentitu ere. Azkenik, gorputzaren mugimendua ere bizitzen da, konbinatoria desberdinak jarraituz.
Zenbakiak, erritmoa, soinua, hizkuntza, gorputza, denbora, espazioa, hutsunea... zoria ordenan, zehaztasuna absurdoan, jarraitutasuna aldakortasunean.

 

  • Erakusketak
    2019-04-05 > 2019-05-26 - Asteartetik igandera: 12:00 - 20:00

    Tabakalerak erakusketa-areto berria zabalduko du Esther Ferrer artista donostiarrari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2019-04-12 > 2019-05-25

    Esther Ferrerren bakarkako erakusketaren osagarri den programa honek, artista donostiarraren ibilbidean ezinbestekoa den izaera bizi eta aktiboari erantzuten dio.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2019-05-25 - 18:00

    Esther Ferrerrek bere lanari eskainitako Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... erakusketari amaiera emango dio performance batekin.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Documentación

Argazkiak

Esther Ferreren erakusketaren inaugurazioa

Esther Ferreren erakusketaren inaugurazioa