Estibalitz Ezkerra | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Estibalitz Ezkerra

Estibalitz Ezkerra

Estibalitz Ezkerra Vegas kazetaritza eta artearen historia ikasketak egindakoa da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gaur egun literatura konparatuan doktoretza bukatzen ari da Ameriketako Estatu Batuetan. Bere lanak nazio-estatuaren eraketan memoria eta historiaren erabilerak zer-nolako diskurtsoak ahalbidetu eta isiltzen dituen aztertzen du. Euskaldunon Egunkarian ibili zen kazetari kultura sailean 2000 urtetik komunikabidearen itxierara arte, eta 2011tik hona mundu-literaturari buruzko artikuluak idazten ditu bi asterik behin Berriarako eta iritzi zutabeak zein euskal liburuen gaineko iruzkinak Gararako.