| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikus-entzunezko Laborategia

2deo saria - deialdia
Egonaldi-deialdiak
Hasta: Asteazkena, 2020ko maiatzak 13

Tabakalerak, sorkuntza-zentroa den heinean, ikus-entzunezkoen sektorera bideratutako laguntza-deialdi bat egingo du 2DEOren bitartez.

 

 

Deialdi irekia: 2deo saria 2020

2deo_laster.jpg

Datorren astelehenean, martxoak 16, irekiko dugu 2DEO saria 2020 deialdi irekian izena emateko epea. 

Deialdi honen helburu nagusia da ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipoak sustatzea. Horiek ikus-entzunezko sektorera bideratuta egon daitezke edo ez. Horretarako, laborategiak laguntza ekonomikoa eman eta jarraipena egingo die deialdi honen bi ataletan hautatutako proiektuei. 

 

Zer da 2deo?

2deoirudia.jpg

Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia da 2deo, esperimentatzeko tokia.

Ikus-entzunezko proiektuekin egiten du lan; edukiak, ezaugarriak eta beharrak aztertzen ditu, profesionalen laguntza eskaini, eta baliabide teknologikoak eskura jarri. Esperimentazioa ikus-entzunezkoen ekoizpenaren arlo guztietan jorratzea da 2deoren xedea: sormen prozesuetan, zabalkundean, formatuetan, estetikan edota teknologian. Horretarako, sektoreko profesionalei prestakuntza eta informazioa eskaintzen dizkie,

Zure proiektua 2deon garatzeko bete ezazu eskaera-orria.

Honako hauek dira 2deoren erronka nagusiak:

  • Euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea.
  • Sormen testuinguru berriak sustatzea.
  • Ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatzea.
  • Zabalkunde kanalak biderkatzea.
  • Sektorea osatzen duten eragileekin elkarlana eta herritarren partaidetza aktibatzea

Ikus-entzunezko sektorean lanean ari diren profesionalei zuzendutako laborategia da 2deo. Esperimentatzeko eta berrikuntzan lan egiteko grina duten ikus-entzunezko sektoreko profesionalentzako baliabidea izango da nagusiki. Laguntza edo informazioa bertan aurkituko dituzte, esperimentatu nahi izanez gero erraztaileak laguntzeko prest, eta punta-puntako baliabide teknikoak esku-eskura. 

2deo sektorearekin eta sektorearentzat jaio da, industrian eragiteko tresna gisa. 

 

Programa

VFX industriari buruzko jardunaldi bereziak

Saioen helburua da bertaratzen direnen artean ikusizko efektuen munduak nola funtzionatzen duen azaltzea.

 

Digitalizazioa ikus-entzunezkotan eta Hizkuntza ez-hegemonikoak

Digitalizazioaren garaian, egungo plataformek eta ikus-entzunezko formatu berriek eskaintzen dituzten aukera eta kalitatezko eduki digitalak sortzeko estrategien inguruan hausnartzeko espazioa da

Jabetza intelektualaren kudeaketa ikus-entzunezko ekoizpenetan

Ainara LeGardon artistak 2deon eskainitako mintegien bidez, ikus-entzunezko ekoizpenen jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa nola bideratu behar den ikasteko aukera izango da. 

Proiektuak

Zinemaldia & Technologyk enpresa-proiektuen lehiaketa baterako deialdia egin du bigarren edizioan

Eusko Jaurlaritzak Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ikus-entzunezko esparrura zuzendutako teknologia berrien proiektu bat garatzeko asmoa duten ekintzaileei eta Europako enpresa sortu berriei zuzendua, eta gaur zabalduko da deialdia.

Bloga
2020-02-13
  GAZTEZULO 2019ko apiriletik irailera arte 2DEO ikus-entzunezko laborategian proiektu egoiliarra izan zen.   GAZTEZULO eta ADMren artean sortutako proiektua da ZUT. Gure kasuan (GAZTEZULO), esperientzia dakargu gazteen edukian eta Beitu! izeneko...
2deo
2019-10-29
Ikus-entzunezko proiektu baten hanka garrantzitsuenak zein diren eztabaidatzen dugu sarritan 2deon: gidoia, irudia, soinua eta honekin guztiarekin kontatzen dena…Gai horiek hasieratik lantzen dira, istorioa sortu eta eusten duten zutabe irmoak baitira....
2019-10-03
Jardunaldi bat izan berri dugu 2deon: “Hizkuntza aniztasunaren erronkak ikus-entzunezkoen digitalizazio garaian”. Egun guztian zehar hitzaldiak izan genituen eta post honetan Katixa Agirrek egindako hitzartzea hartuko dugu gaitzat . Agirrek esan zuen...

2deo

Egoilarrak

Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

TANTAKA 10 minutuko 9 ale ukango dituen gazi-gozo umorezko webseriea da.

Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

NI NUK LEHENA proiektua animaziozko proiektu experimental bat da.

Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

NORMALA bost laburmetraiez osatutako seriea da eta bakoitzak egoera sexista bat salatzen du alderantzizko mundu batean murgilduz....

Mugi
Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

MUGI edozeinek jolastu dezakeen arcaderen bideo joko batean gidatzeko simulagailu birtuala da, jokalari bakarrekoa eta euskaraz...

Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

Egunean Behin aplikazio mugikorra euskaraz garatutako joko bat da, Android eta iOS bertsioetan dabilena.

Gorabeherak
Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

Igogailuetan gora eta behera ibiltzen gara egunero.

Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

Bi zientzialarik etorkizunean bizirik irauteko giza espeziearen gakoa aurkitu dutelakoan daude aztertzen ari diren gune geologiko...

Osteguna, 2019ko abuztuak 1 > Astelehena, 2019ko azaroak 18

Iraganean gertatutako lehen enkontruen irudikapenez osatutako luzemetrai kapitularra.

Oinarrizko informazioa

Información práctica 2deo

2DEO Harrera Ordutegia:

Astelehenetik Ostegunera: 09:00 - 17:00
Ostirala: 09:00- 14:00
Ekainak 15 - Irailak 15: 09:00 - 14:00
Tabakalerako 1. solairua

Harremanetarako

2deo@tabakalera.eu
+34 943 011 311

Deskargatu

2deo_erdara.jpg

Planoa

plano_web_v2.png