| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Coworking Gunea

Sektore ezberdineko jendea elkartuko den langunea da coworking-a. Elkarrengandik ikasteko espazioa bai 2deok estrategikotzat jotzen dituen proiektuendako zein sektorearen ekimen esperimentalak bideratzeko. Eduki sorkuntza eta proiektuen prototipazioa zuzen-zuzenean dinamizatuko eta landuko den gunea.

Bi eremu nagusitan banatzen da Coworking-a. 

  • Lehenengoan, goi mailako ekipazio teknologikoa eskaintzen zaio erabiltzaileari: besteak beste, ikus-entzunezko industria profesionalean erabiltzen diren ordenagailu eta edizio softwareak: Apple, HP, Adobe, Avid, Autodesk...
  • Bigarren eremuan, “Bring Your Own Device” edo “Ekarri Zure Gailua”: norbere gailua ekarri eta 2deo-ko lan prozesuetara egokitzeko aukera ematen da.

Dagoeneko aipatu den moduan, laborategi osoan zehar eskaintzen diren ekipo eta baliabide teknologiakoak punta-puntako software eta hardwarearekin daude osatuak. Baliabide hauek, ikus-entzunezko teknologien industrian liderra den Avid-en biltegiratze sistema partekatu batera daude konektatuta, eta honek, 2deoko eduki sorkuntza eta edizio gune guztietan garatuko diren lan prozesu zailenei ere malgutasuna eskainiz. 

 

Oinarrizko informazioa

Información práctica 2deo

2DEO Harrera Ordutegia:

Astelehenetik Ostegunera: 09:00 - 17:00
Ostirala: 09:00- 14:00
Ekainak 15 - Irailak 15: 09:00 - 14:00
Tabakalerako 1. solairua

Harremanetarako

2deo@tabakalera.eu
+34 943 011 311