Ezorduan (musika eta iraultzak). 1.Aktoa - Ezorduan (musika eta iraultzak). 1.Aktoa - Xabier Erkizia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ezorduan (musika eta iraultzak). 1.Aktoa

Ezorduan (erritmoa eta iraultzak)
Partekatu!

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia proiektu bienalaren parte den Ezorduan (musika eta iraultzak) egitasmoaren barne hainbat kontzertu, hitzaldi eta entzunaldiz gozatzeko aukera izango da uztailaren 6 eta 7an eta azaroaren 17 eta 19a bitarte egingo diren bi saioetan. Egitarauan, besteak beste: Vomir, Matthieu Saladin, Miguel Álvarez Fernández, RAS, Ereski abesbatza, i-doser, José Luis Maire, Mattin...

Erritmoaren efektuak arretaz begiratzen dugun edozein alternantziatan ikusiko ditugu: ibiltzeko ekintzan, klimak paisaian eragindako efektuetan, ur-azalean irauten duten formetan edo bihotz-taupaden maiztasunean zein gure gorputzaren pultsazioetan. Erritmoa musikara, dantzara edo giza gorputzak sortutako jokoetara mugatzerik ez dagoela jakinda ere, entzuketa eta soinuari lotutako esparruak dira programa honen abiapuntua.

Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712 – Ermenonville, 1778) filosofoak bere Dictionnaire de la musique hiztegian (1768) dioenez, musika-tresnen artean perkusioak dira parrandarekin eta euforiarekin lotura handiena dutenak. Bai denborasentsazioen eraldaketak eragindako errepikaketa sekuentziatuak bai soinuaren intentsitateak eragiten dute sentsazio hori. Halere, faktore horiek ez dute inoiz guztiz argitzen edo azaltzen musikaren izaera borborkaria. Ezorduanek musikak hedatzen duen ezusteko energia arakatzen du entzunaldi, hitzaldi eta kontzertuen bidez, eta neurgarrira eta homogeneo den zerbaitera murriztua izan den denbora baten inguruan hausnarketa kritikoa zabaldu nahi du.

Xabier Erkizia musikariarekin elkarlanean garatutako proiektu honek musikaren dimentsio politikoa aztertzera bultzatu nahi gaitu, denboraren bestelako erabilera batzuk —grinaz eta bizitasunez beteak, ezustekora zabaldutakoak— proposatzeko musikak duen ahalmena, azken batean.

Jarduerak

  • Kontzertuak
    2016-07-07

    Donostiar Ereski Abesbatza (musika gregorianoa) eta Vomir (harsh noise wall) taldeek eskainitako kontzertua.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2016-07-06

    Matthieu Saladinen lana artearen irakurketa kontzeptualean oinarritzen da, nagusiki soinua erabiliz, ekoizpenerako espazioen, formaren historien eta sortze prozesuen gainean. Horretarako, soinu instalazio, kontzertu, argitalpen (liburuak, CDak), bideo edo software programez baliatzen da.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2016-07-06

    'Jatorrizko bekatua' izenburupean antolatutako hitzaldiak emango dio hasiera 'Ezorduan (Erritmoa eta iraultzak)' bi egunetako programari. 

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2016-07-06

    Entzunaldi jarraia. Ubik sorkuntza liburutegiaren menuan entzungai izango da.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info