Familientzako DIY teknologia txokoak

DIY familia teknologia txokoak

Iazko udan egin bezala, familiak teknologia eta kultura digitalera hurbiltzea sustatuko dugu. Txoko ezberdinetan antolatutako proiektuen bitartez, esperimentazioa eta sormena era autonomo batean landuko ditugu.

Zirkuitu elektriko xinple batekin zer egin daitekeen jakin nahi? Zure kamiseta zahar horri argia jarri nahi diozula? Ez dakizula zer den graffiti interaktibo bat, baina probatu nahi duzula? Zatoz ba Hirikilabsera kuxkuxeatu eta frogatzera! Lau txoko hauetan, elektrotextila, programazio sinplea, sormenezko instalazio interaktiboak eta mahai joko kolaboratiboak izango dituzu eskura. Animatu!

  • Data: Asteartea, 2017ko Uztailak 18 > Osteguna, 2017ko Abuztuak 31
  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
  • Hizkuntza: EU+ES
  • Sarrera: Librea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: + 6 urte

Jarduerak

Gonbidatuak

Ana Almandoz

Ana Almandoz

Arkitektua