Felipe Polanía | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Felipe Polanía

Felipe Polaina

Asiloaren, migrazioaren eta arrazakeriaren aurkako arloetako ekintzaile politikoa da (Kolonbia, 1970), bitartekari artistikoa eta 1997tik Zürichen bizi da, erbesteratu politiko gisa. Diseinu Grafikoko eta Komunikazio Sozialeko ikasketak egin zituen Kolonbian, eta Hezkuntza Artistikoko master bat Suitzako Arteetako Goi Eskolan (ZHdK). 2008. urtetik hainbat proiektu artistiko, pedagogiko eta politikotan parte hartu du Suitzan; Züricheko Eskola Autonomoko (ASZ) sortzaileetako bat izan zen 2009. eta 2012. urteen artean, eta Antikulti Atelier kolektibo politiko-artistikoarena, 2010 eta 2014 artean. 2014an eta 2015ean bitartekari artistiko aritu zen Züricheko Shedhalle galerian eta 2015etik irrati komunitarioko eta programazio bereziko proiektuen arduraduna da Züricheko Radio LoRa tokiko irrati alternatiboan. Bai hezitzaile artistiko gisa egindako lanean bai hainbat testu eta hitzalditan, arrazakeria, kolonialismoa, migrazioa, erbestealdia eta memoria ditu hizpide, besteak beste, Felipe Polaniak.