Udazkeneko erakusketak - Filipa César. Kotoiaren algoritmoak - Filipa César | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Filipa César. Kotoiaren algoritmoak

Filipa Cesar Tabakalera

Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.

Le Passeur instalazioan (2008), bere jatorrizko herrialdearen, Portugalen, iragan kolonialarenganako interesa erakusten du. Hala, zalantzan jartzen du diziplina historikoak subjektibotasunak ekoizteko duen gaitasuna, iragana ezagutzeko eta aztertzeko beste modu eta formatu batzuk proposatuz. 2011n, hasiera eman zion ibilbide luzeko Luta ca caba inda (Borroka ez da amaitu) proiektu kolektiboari. Bertan, artistak hurbilketa genealogikoa egiten du Ginea Bissauko zinema militantearen jatorrietara eta promesetara. Proiektu hori Spell Reel (2017) saiakera-dokumentalarekin amaitu zen.

Filipa Césarrek Tabakalerarako eginiko erakusketa-proposamenak, Kotoiaren algoritmoak izenekoak, bere azken proiektua –Creole Loom– aurkezten du, beste lan batzuen artean. Lan horrek instalazio eta film-saiakera forma du, eta artistak hizkuntza kreoleak eta ehuntzeko teknikak baliatzen ditu, modu estentsiboan. Hizkuntza eta teknika horiek askotariko elementu heterogeneoak barnean hartzeko prozesu gisa ulertzen dira, non hizkuntzaren beraren kodeak iraul daitezkeen.

Erakusketan The Embassy (2011) eta Cacheu (2012) piezak ere egongo dira ikusgai.

Creole Loom proiektua zentro hauen artean ekoitzi da: Haus der Kulturen der Welt (Berlin), Museu Calouste Gulbenkian (Lisboa) eta Tabakalera (Donostia).

Horrez gain, Goethe Institut-ek ere lagundu du.

Deskargatu hemen erakusketaren liburuxka.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Interesa dakizuke

Hitzaldiak eta mintegiak
2019-11-09 > 2020-02-16

Jarduera-programa hau Filipa Césarren...

Lekua:

+ Info