Arreta jartzea: gure burutan sartzeko lehia - Filosofia bizitzeko modu gisa - Diego Sztulwark | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Filosofia bizitzeko modu gisa

Diego Sztulwark

Philip-Guston-Head-1968-© 2018 The Estate of Philip Guston

Philip-Guston-Head-1968-© 2018 The Estate of Philip Guston

 

Filosofia praktikatzat sortu zen, ez diskurtso edo sistema teoriko moduan, baizik eta norbera “ariketa espiritualen” bidez eraldatzeko: elkarrizketa, meditazioa, kontenplazioa, erretiroa, kontzientziaren azterketa, eta abar. Estoikoak, zinikoak, epikureoak filosofia elkarrekin bizitzeko eta garrantzitsua elkarrekin ikasteko eskolak izan ziren: nola bizi oraina osorik, nola findu munduaren ulertzeko modu ez-utilitario bat, nola prestatu heriotzarako, nola atera nor bere baitatik eta arreta jarri besteei. Horiek dira Pierre Hadot, Michel Foucault eta halako filosofoen lanak irakurriz irakur ditzakegun gauzetako batzuk. Filosofia bizimodutzat ulertzearen ideia berriz deskubritzeak eta orainaldira ekartzeak garrantzi berezia du, pentsamendua espekulazio, kritika edo erudizio huts moduan kontsumitzen badugu, baina gero auto-laguntza gidaliburuetara jo behar badugu hobeto bizitzen saiatzeko. Diego Sztulwarkekin filosofia norbera zaintzeko praktiken ideiatzat hartzera hurbilduko gara —hau da, norbere eta harremanen arreta-praktika moduan— eta orainean duen esanahi etiko eta politikoa pentsatuko dugu.

 

 

DOKUMENTAZIOA

 

Guests

Diego Sztulwark

Ikertzailea eta irakaslea