Fokuak (FK) - Fokua: Agnès Varda - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Agnès Varda

Nosferatu

Agnès Varda a los Angeles. Copyright: Cine Tamaris

Agnès Varda a los Angeles. Cine Tamaris.

 

Nosferatu programazioak denboraldi berria Agnès Varda zinemagile frantsesari eskainiko dio. 1954 urtetik darama zinema egiten eta joan den urtean Visages, villages estreinatu zuen Canneseko zinema jaialdian. Gainera, Donostia Saria eta ohorezko Oscarra jaso zituen.

1928. urtean Bruselan jaioa, Frantzian sortu du bere obra osoa. Dudarik gabe, Varda azken 60 urteetako europar zinemagintzan ezinbesteko zuzendaria da eta karrera interesgarri, koherente eta luzeenetariko bat daukana. Ia hasieratik formatu eta generoekin esperimentatu du eta mugimentu feministen erreferentea izan da.

Nouvelle Vague-en jaiotza “ofiziala” bost urte aurreratu zuen bere lehenengo luzemetraiarekin, La Pointe Courte (1954). Fikziozko pelikula honek elementu dokumentalak nahasten ditu, eta film luzean eta film laburrak nahastu zituen obra berritzailearen abiapuntua da.

Cléo de 5 à 7 (1961), Una canta, otra no (L’une chante, l’autre pas, 1976), Sin techo ni ley (Sans toit ni loi, 1985) edo Los espigadores y la espigadora (Les Glaneurs et la glaneuse, 2000) dira zinemagile bizizale, beti geldiezin eta inguratzen duen munduari adi dagoen emakume honen obra batzuk.  

Atzerabegirakoan Vardaren ia obra osoa ikusteko aukera egongo da. 19 luzemetraia izango dira, 16 film labur eta telesail bat. Azaroaren 21etik ekainaren 5 arte proiektatuko dira. Gainera, zuzendariak aukeratutako lau gutun zuri egongo dira, bere ibilbidean mugarriak izan diren lau obra eta zinema historiarekin daukan harremana erakusten dutenak.

Agnès Varda Donostiara etorriko da zikloa aurkeztera. Eguna oraindik zehaztearren dago. Beti bezela, zikloarekin batera bi libururen argitalpena egingo da, bat gazteleraz eta bat euskeraz. Argitalpen hau Imma Merino kritika eta historialari katalana ari da prestatzen eta datorren udaberrian aterako dira.