Fokuak (FK) - Fokua: Dora García - Dora García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Dora García

Dora Gacía

 

Fahrenheit 451 nire bizitzan gehien ikusi dudan François Truffaut-ren pelikula da. Ray Bradburyren jatorrizko kontakizunak eta Truffaut-ren adaptazioak ikaragarri eragin dute nire performance lanean eta ekoizpen artistikoan eta asko dira kontakizun eta pelikula honekin daukadan obsesiotik atera diren obrak: Fahrenheit 451 (2002), Bradburyren liburua baina alderantziz imprimituta re-editatzen duen eskultura bat; The Glass Wall (2002) performancea; Proxy (2001) performancea; Zimmer, Gespräche (2006) pelikula… eta best hainbat obra non eragina zeharkakoagoa den. Julie Christieren pertsonaia telebistarekin hitz egiten, hitzik gabeko mundu hori, irudiz bakarrik egina, Nicolas Roeg zinematografoari horren lotutako kolore gorria, bi pertsonaia femenino nagusiak, eta kontrakoak -bihurria, konformista, maitalea, emaztea- aktoresa berdinak interpretatua izateak; totalitarismo “atsegin” baten ikuspegia, Montageko jefearen pertsonaia ikaragarria, Captain Beatty, modelo gaizto sofistikatua, nahi duen hura ezagutu eta praktikatzen duena, eta oraindik gaur torturatzen nauena. Pelikula bikaina. Ez zaio ezer falta. Ezta porrot komertziala izana.

Asylum-ekin dudan harremana askoz ere beranduago hasi zen eta dokumentalaren inguruko ikasketarekin zerikusia dauka. Nik ez dut inoiz ez zinema ezta bideoa ere ikasi eta bideoak egiten hasi nintzenean eta gero pelikulak dijitalean, ikusitako pelikulei maitasuna besterik ez neukan. 2010 urten nire lehen dokumentala egin nuenean, The Deviant Majority, Kingsley Halleko esperimentu antipsikiatrikoa dokumentatzen duen Peter Robinsonen pelikula nire gai nagusi eta ia bakarra izan zen. Asylum-en grabaketa ekipoak filmatzen ari den egoera eta pertsonekin bizi da eta pentsatzen du. Dokumentatzen den objektuarekin konfiantza gehien lortzea da helburua eta horretarako kamera eskuan eta tresna zinematografikoa minimora txikitzea da era. Kamera beraien artean biziko balitz bezela, zirkuloan parte hartuz, beraietako bat izanez. “Objektua”-rekin bizi eta “objektua” filmatzeko era horren eragina handiagoa da The Joycean Society-n The Deviant Majority-n baina, nahiz eta azken honek antipsikiatria izan gai gisa.  

Dora García

 

Guests

Dora García

Artista

También te puede interesar

Lantegiak
2019-01-11 > 2019-01-12 - 01/11 > 16:00 - 19:00 | 01/12 > 10:00 - 13:00

Dora García artistak lantegi bat emango du,...

Lekua:

+ Info