Fokuak (FK) - Fokua: Fassbinder - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Fassbinder

Rainer Werner Fassbinder

© Rainer Werner Fassbinder Foundation

 

 

Rainer Werner Fassbinderrek bizkor bizi eta filmatu zuen. Jean-Luc Godardentzat, Indartsuenaren legearen (1975) zuzendariari miresmen handiena zien zinegileetako bat zela kontuan hartuta, Fassbinderrek berak bakarrik egin zuen Alemaniako Zinema Berrian funtsezkoa. Gehiegi esatea beharbada, zeren eta hirurogeita hamarreko urteetan Wim Wendersek eta Werner Herzogek ere garrantzizko ekarpena egin baitzioten Alemaniako zinemagintza berritzaile baten sorkuntzari. Hala eta guztiz ere, Fassbinderrek bere filmografia eraikitzean erakutsitako amorrazioak eta irmotasunak ez dute parerik Europako zineman. Hogeita hemeretzi pelikula egin zituen 1969 eta 1982 bitartean, gehi bi film labur aurretik 1966an. Bi telesail ere zuzendu zituen eta haietako bat, “Berlin Alexanderplatz” (1980), Europako fikzio katodikoaren erreferente bat da gaur egun.

Fassbinderren estiloa zuzena eta berehalakoa da, soila zenbaitetan, eta gero eta eszeptikoagoa; bere antzerki konpainiatik sortutako antzezle talde egonkor batekin lan egin izan zuen beti; diskurtso garratz bat garatu zuen bere obran klase arteko desberdintasunei, Estatu terrorismoari, identitate sexualari eta otzantasunean eta mendekotasunean oinarritutako amodiozko harremanei buruz, eta trilogia bat ere eskaini zion gerraosteko Alemaniari. Petra von Kanten malko saminak (1972), Denok deitzen gara Ali (1974), Ama Küstersen zorionerako bidaia (1975), Maria Braunen ezkontza (1978) eta Lola (1981) filmek, ezagunenetakoen artean, estilo erostezin bat, arau sozialen eta zinearen konbentzioen aurkako deskarga haserre bat zehazten dute.

Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere. Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Film horien artean batzuk modu desberdinetan daude lotuta Fassbinderrekin eta bere obrarekin, zinegilearen inspirazio-iturri izan ziren beste batzuk eta bere eraginpean sortuak beste zenbait. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.

 

 

PROGRAMA

Urriak 2, 19:00 El matrimonio de Maria Braun

Urriak 9, 19:00 El vagabundo El pequeño caos +  El amor es más frío que la muerte 

Urriak 16, 19:00 Los dioses de la peste

Urriak 18, 19:00 Hitzaldia: Fassbinder en el contexto del Nuevo Cine Alemán (Violeta Kovacsics) |  20:00 Une jeunesse allemande 

Urriak 23, 19:00 Katzelmacher 

Urriak 30, 19:00 ¿Por qué le dio un ataque de locura al señor R.? 

Azaroak 3, 19:00 ¿Qué he hecho yo para merecer esto? 

Azaroak 6, 19:00 Rio das Mortes

Azaroak 13, 19:00 Kafetegia 

Azaroak 20, 19:00 Whity 

Azaroak 27, 19:00 El viaje a Niklashausen 

Abenduak 4, 19:00 El soldado americano 

Abenduak 11, 19:00 Cubalibre + Atención a esa prostituta tan querida 

Abenduak 15, 19:00 Vivre sa vie 

Abenduak 18, 19:00 Zulatzaileak Ingolstadten

Abenduak 25, 19:00 El mercader de las cuatro estaciones 

Abenduak 27, 19:00 Barbara

Urtarrilak 1, 19:00 Mala noche 

Urtarrilak 2, 19:00 Edward II 

Urtarrilak 3,19:00 “Ocho horas no hacen un día” (pas / cap: 1 – 103 min) (1 entrada)

Urtarrilak 4, 19:00 “Ocho horas no hacen un día” (pas / cap: 2-3 – 194 min) (1 entrada) 

Urtarrilak 5, 19:00 “Ocho horas no hacen un día” (pas / cap: 4-5 – 181 min) (1 entrada)

Urtarrilak 8, 19:00 Las amargas lágrimas de Petra von Kant

Urtarrilak 15, 19:00 Askatasuna Bremenen

Urtarrilak 22, 19:00 Fassbinder – Lieben ohne zu fordern

Urtarrilak 2, 19:00 El mundo conectado

Urtarrilak 29, 19:00 Nora Helmer 

Otsailak 5, 19:00 Martha 

Otsailak 12, 19:00 Un chant d'amour + Txori bat alanbrean bezala 

Otsailak 19, 19:00 Todos nos llamamos Ali 

Otsailak 21, 19:00 All That Heaven Allows 

Otsailak 22, 19:00 Far from Heaven 

Martxoak 4, 19:00 Effi Briest

Martxoak 11, 19:00 La ley del más fuerte

Martxoak 18, 19:00 Beldurrari beldurra 

Martxoak 25, 19:00 Viaje a la felicidad de mamá Küsters 

Martxoak 27, 19:00 Mutter Krausen’s Fahrt ins Glück

Apirilak 1, 19:00  HItzaldia: Juliane Lorentz | 20:00 Solo quiero que me améis 

Apirilak 3, 19:00 “Berlin Alexanderplatz” (pas / cap: 1-2 – 140 min) (1 sarrera) 

Apirilak 4, 12:00 “Berlin Alexanderplatz” (pas / cap: 3-4 – 118 min) 17:00 “Berlin Alexanderplatz” (pas / cap: 5-9 – 291 min) (1 sarrera) 

Apirilak 5, 12:00 “Berlin Alexanderplatz” (pas / cap: 10-11 – 118 min) 17:00 “Berlin Alexanderplatz” (pas / cap: 12-13 + epi – 229 min) (1 sarrera)

Apirilak 8,  19:00 Gouttes d'eau sur pierres brûlantes

Apirilak 15, 19:00 El asado de Satán

Apirilak 22,  19:00 Txinatar erruleta

Apirilak 29, 19:00 La sombra de los ángeles

Maiatzak 2, 19:00 Brüder der Nacht

Maiatzak 3,  19:00 Normal Love

Maiatzak 6, 19:00 Etsipena

Maiatzak 13, 19:00 Alemania en otoño

Maiatzak 20, 19:00 Un año con trece lunas

Maiatzak 27, 19:00 Hirugarren belaunaldia

Ekainak 3, 19:00 Lili Marleen 7 junio, 19:00 El Ángel Azul

Ekainak 10, 19:00 Lola

Ekainak 17, 19:00 La ansiedad de Veronika Voss

Ekainak 20, 19:00 Hitzaldia: Querelle como testamento (Beatriz Martínez) | 20:00 Querelle (Un pacto con el diablo)

 

 

 

Elkarlanean:

  • Data: Asteazkena, 2019ko urriak 2 > Larunbata, 2020ko ekainak 20
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin