Fokuak (FK) - Fokua: Hasieratik. Zinema feministaren historiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Hasieratik. Zinema feministaren historiak

Madame a des envies, Alice Guy

Madame a des envies, Alice Guy

 

Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori. Ziklo honetan proposatzen dugun hasiera ere 1895 urtean kokatzen da eta pelikula beraren proiekzio itxi batean. Baina begirada aldatzera gonbidatzen zaituztegu eta ikusleen artean Alice Guy aurkitzera. Saio hori ikusi eta urte betera, zinemaren historian lehenengo fikzio pelikulatzat hartzen denaren zuzendari bilakatu zen. Alice Guy hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Gainontzeko ibilbidea emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta egingo dugu zinema feministaren historia hau osatuz. Posible diren askotariko bat.     

 

PROGRAMA:

Urriak 19, ostirala

19:00, Aurkezpena: Ingrid Guardiola.

20:00, Proiekzio-saioa (66’)

Madame a des envies, Alice Guy, Frantzia, 1906, 4’

La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, Frantzia, 1923, 35’

Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, Frantzia, 1929, 7’

At land, Maya Deren, AEB, 1946, 15’

Glimpse of the garden, Marie Menken, AEB, 1962, 5’

 

Azaroak 30, ostirala

19:00, Aurkezpena: Selina Robertson

20:00, Daisies, Věra Chytilová, Txekiar errepublika, 1966, 76’

 

Abenduak 8, larunbata

19:00, Aurkezpena

20:00, Riddles of the Sphinx, Laura Mulvey, Peter Wollen, Erresuma Batua, 1977, 92’