Fokuak (FK) - Fokua: Isaki Lacuesta - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Isaki Lacuesta

 

“Isaki Lacuesta zine zuzendari baten itzalean ezkutatzen zen idazle sekretu bat zela pentsatzen izan dut denbora luzez. Sorkuntza munduan eman zituen lehenengo pausoak testuen bidez iritsi zitzaizkigun, behaketa zehatzaren bidez, kazetaritza berriaren bidez:  Isakik pelikulei buruz idazten zuen, zuzendariei buruz, musika eta kontzertuei buruz, bidaiei buruz, liburuei buruz, pinturari buruz, paisaiei buruz, Palmeras de la brisa rápida-ri buruz. Eta oso ondo idazten zuen gainera. Orduan, Isaki nobelagile definitiboa bihurtuko zela pentsatu nuen, berehala klasiko bilakatuko zen testu baten egilea izango zela. Kontua da Isakik denok harritu gintuela bere pelikula eta karrerarekin: bederatzi film luze, Donostiako Zinemaldiaren bi Urrezko Maskor, Pompidoun erakusketak, arte galeria onenetan bideo obrak, arkitektura bienalerako lanak, dantza garaikidearekin kolaborazioak, performance-a, bideo musikalak, telebista eta testu gehiago: Turnerri buruzkoak, paseatzaile uruguaydarrak, boxeatzaile filipinarrak, ekialdera bidaiak, sugeak bere terrazan eta Houdiniren azti-ikastunak.

Eta Isaki plan sekretu bat lantzen ariko balitz behin eta berriro bere doble anitzetan ezkutatzeko? O poeta é um fingidor… Isakiren eta bere obraren lagunbide diren heteronimoei buruzko nire teoria berria da Isaki cantaor flamenko bat dela. Bai, sustraiak nahasi eta kobazuloak dardarrarazten dituen cantaor klasiko bat. Bartzelonako CCCBn elkarrekin ikusi genuen kontzertu bat dut gogoan. Isakik txuri beltzean egin zituen Manuel de los Satos Pastor “Agujetas”-en keinu eta kanteen argazkiak berez labanak zorrozteko arbasoen teknika bat ikasten arituko balitz bezela. 

Egunen batean Isakik diska jondo batekin harrituko gaitu. Edo agian, egin du dagoeneko, hor baitaude bere La Leyenda del Tiempo eta Entre dos aguas pelikulak.
Bai, agian era labirintiko honetan bere sekretuaren muinera iritsi gara: bere lana eta artea ispilu joko baten antzera eratu dira (idazlea, zinegilea, cantaor, bidaiaria, pívota, arkitektoa, aztia, boxeatzailea, dantzaria, hizlaria, médiuma) bere bizitza posible guztiak erdizka ikustera gonbidatuz.”

Estrela das Neves     

 

PROIEKZIO-PROGRAMA

24/05 19:00 La leyenda del tiempo
25/05 19:00 Entre dos aguas
26/05 19:00 Lugares que no existen: Goggle Earth 1.0. Australia. ALPHA AND AGAIN + Marte en la tierra + Où en êtes-vous?

 

 

Maiatzaren 25eko zuzeneko musika daukan saioan, nazioarteko panoraman funtsezkoa den beste artista kamaleoniko bat izango degu Isaki Lacuestarekin batera: Raül Refree eszena garaikideko musikari eta ekoizle garrantzitsuenetakoa da. Bere karreran Rosalía, Lee Ranaldo, Christina Rosenvinge, Niño de Elche, Silvia Pérez Cruz, Kiko Veneno, Mala Rodríguez, Fermín Muguruza, María Rodés edo Albert Plarekin egin du lan besteak beste. 

  • Data: Asteartea, 2019ko apirilak 23 > Osteguna, 2020ko apirilak 23
Fokua: Isaki Lacuesta:

Jarduerak