Fokuak (FK) - Fokua: Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet - Iraultza egitea da kontu oso zahar baina ahaztuak berriz bere lekuan jartzea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet

Iraultza egitea da kontu oso zahar baina ahaztuak berriz bere lekuan jartzea

Fokua: Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet

Le streghe – Femmes entre elles (Las brujas / Mujeres entre ellas), Jean-Marie Straub, 2009

Honako atzera begirako hau aurkezten dizuegu Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak: Iraultza egitea da kontu oso zahar baina ahaztuak berriz bere lekuan jartzea. Hamaika saio bilduko dituen atzera begirako honetan, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagileen lana izango da ardatza. Chema Gonzálezek eta Manuel Asínek komisariatutako foku bat da, eta Reina Sofía Museo Nazional Arte Zentroak antolatu du, Espainiako Zinematekarekin lankidetzan.

Zikloak, zinemaren historian funtsezko izan diren bi egileren obra ez ezik, XX. mendeko film-proiektu koherente eta garrantzitsuenetako bat ere aurkezten du. Straub eta Huilletek molde zinematografikoak desegiten dituzte, irudi-soinuekiko harreman berriak proposatzeko, hainbeste miretsitako Cézanne, Griffith, Mallarmé, Chaplin edo Schoenberg-en gogo bertsuarekin. Haien lanean, ondorioz, hala molde artistiko bat nola oraina eteteko modu politiko bihurtzen da zinema.

Atzera begirakoan, itzulpen berriak eta berritutako kopiak sartu dira, eta zikloaren komisario Manuel Asín arituko da aurkezle-lanetan.

 

 

Dokumentazioa

Antolatzaileak:

  • Data: Ostirala, 2017ko urtarrilak 13 > Ostirala, 2017ko martxoak 31
  • Lekua: Zinema - 1 Aretoa