Fokuak (FK) - Fokua: Kontatutako zinea - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Kontatutako zinea

© SSIFF

Tabakalerako zine-aretoa ikasgela bat ere bada, askotan esan izan dugu hori. Zine-eskola bat daukagu eta bertako klase asko partekatutako pantailan izaten dira: aurkezpenak, gonbidatuak, proiekzioei testuingurua emateko solasaldiak edo publikoarekin topaketak. Urtarrilean hasita programa berri bat hasiko dugu eta hilabetean behin zuzendariak gonbidatuko ditugu euren lan-prozesuei buruz hitz egin diezaguten. Kontua zineaz aritzea da, zine-aretoan. Erabakiak partekatu eta taldean oso gutxitan ikusi ohi diren materialak ikustea: casting saioak, kamera probak, gidoiaren bertsioak, muntaiaren bertsioak, ezabatutako eszenak, prozesuan sortutako dudak, eraginak, casting-arekin lotutako erabakiak, e.a. 

Hitzez jositako filmak, edo ahoz kontatutakoa irudi-segida bat bilakatzen den une hori.

Urtearen lehen hiruhilekoa denboraldiko hiru izenburu garrantzitsurekin hasiko dugu.

Urtarrilak 18, larunbata, 19:00 ZInea 1 *Ez da filma proiektatuko 

La trinchera infinita, Jon Garaño, Aitor Arregi, José Mari Goenaga, España, 2019, 147'

 

Otsailak 11, asteartea, 19:00 Zinea 1 *Ez da filma proiektatuko 

O que arde, Oliver Laxe, España, 2019, 89'

 

Martxoak 21, larunbata, 19:00 Zinea 1 *Ez da filma proiektatuko 

La hija de un ladrón, Belén Funes, España, 2019, 102'

  • Data: Larunbata, 2020ko urtarrilak 18 > Larunbata, 2020ko martxoak 21
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin
  • Prezioa: 3.5
Fokua: Kontatutako zinea:

Jarduerak