L'Intrus - Fokua: L'Intrus - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: L'Intrus

Natasha Marie Llorens-en erakusketarekin elkarrizketan

The Intruder, Roger Corman, AEB, 1962

The Intruder, Roger Corman, AEB, 1962

 

Algunas personas creen que rechazar un órgano consiste, literalmente, en vomitar el corazón y escupir sobre él. Se diría que la palabra rechazo fue elegida para dar a entender precisamente eso. No es el caso. Al contrario, se trata de determinar qué parte de la intrusión del intruso es intolerable, ya que, si no se trata, causa la muerte de inmediato. Jean-Luc Nancy, L’Intrus.

L’Intrus Jean-Luc Nancy filosofo frantsesaren liburu bat da, eta bertan arrotza (“l’intrus”) transplantatutako bihotz batek irudikatzen du. Gorputzak ezezagun hori behar du, baina, aldi berean, bihotz berria ukatzeko eta, ondorioz, hiltzeko arriskua dago.

L’Intrus da, hain zuzen, Tabakalerako udazkeneko erakusketetako baten izena. Natasha Marie Llorens komisario duen erakusketa horrek aztergai du ezezagunaren –arrotzaren– irudikapen etiko eta konplexu bat egiteko zailtasuna. Ezezaguna da “komunitateak” argi ikusi ezin duen norbait. Ezezaguna da leku jakin batean egoteagatik soilik leku horretako sinesmen naturalak desafiatzen dituena.

L’Intrus erakusketarekin lotutako zinema-foko bat ere bada. Claire Denis zinemagileak eginiko Jean-Luc Nancyren irudia abiapuntu hartuta, ziklo honek bidaia bat planteatzen du, zinema klasikotik hasi eta arte bisual garaikideraino.

Eta azken galdera bat: Zenbateraino ez gara beti arrotzak-atzerritarrak-ezezagunak?

 

 

"Zinema-programazio honek egunotan Tabakaleran ikusgai dagoen L’Intrus erakusketa osatzen du, izen bera duen Jean-Luc Nancyk idatzitako entseguan oinarritutako proiektua da. Erakusketak eta zinema-programak L’intrus irudikatzen saiatzen dira gorputzak bere buruarekin duen harremanetik abiatuta, bere erdiko organoarekin, bihotzarekin, duen loturatik. Programatutako lau saioek film luze bat eta film labur bat konbinatzen dituzte eta lautik hirutan lan laburrena ikusizko sortzaile garaikide batena da. Roger Cormanek proposatzen duen arrotzaren, 60ko hamarraldian AEBko hegoaldean eskubide zibilen aldeko gatazkaren erdian; eta bi turista iparramerikarrek Kolonbia eta Espainiako hegoaldean barrena eginiko zorigaiztoko bidaia kontatzen duen Iván Argoteren bideo-egunerokoaren alderaketak testuinguru historiko bat eta esperimentazio formal garaikidea lotzeko aukera eskaintzen du, antzerako eremu tematiko batean. Programazioak Samir Ramdaniren Zombie filmaren, XX mende hasieran egin ziren B serieko beldurrezko pelikuletan inspiratutako lanaren umore tragikoaren eta Chantal Akermanek zuzendutako erretratu-dokumental lasai eta maltzurraren artean mugitzen da. Azken horrek XXI mendearen hasieran Amerikako Estatu Batuetan eta Mexikon kutsatzeko beldurra du aztergai. Tono aldaketa bakoitzarekin ikusleari arrotza azaltzen denean norberarengan sortzen den erantzun afektiboaren konplexutasuna gogorarazten zaio". Natasha Marie Llorens.

 

PROGRAMA

Urriak 27, larunbata, 20:00
Vers Nancy, Claire Denis, Alemania, Erresuma Batua, 2001, 10'
L'Intrus, Claire Denis Frantzia, 2003, 129'

Azaroak 2, ostirala, 20:00
Zombie Movie, Samir Ramdani, 2016, Frantzia, 20'
Cat People (La mujer pantera), Jacques Tourneur, AEB, 1942, 73'

Azaroak 3, larunbata, 20:00
The messengers, Iván Argote, 2014, Frantzia, 30’
The Intruder, Roger Corman, AEB, 1962, 84' *

Azaroak 4, igandea, 19:00
Vers La Tendresse, Alice Diop, Frantzia, 2016, 39'
De l'autre côté, Chantal Akerman, Frantzia, 2002, 103'

 

* OIN-OHARRA: Film hau proiektatzean esku-hartze artistiko “arrotz” bat izango dugu. Jon Otamendik La palabra suceder (2018) izeneko bere saileko ekintza bat planteatuko du.

  • Data: Larunbata, 2018ko urriak 27 > Igandea, 2018ko azaroak 4
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin