Fokua: Lizzie Borden

Born in Flames, Lizzie Borden

Born in flames (1983), Lizzie Borden

Hau underground zinema hutsa da; ezagutu orduko, ezinbesteko bihurtzen den zuzendari horietako bat aurkeztuko dizuegu. Lizzie Borden izen-abizenak Estatu Batuetako 70eko eta 80ko zinema independenteari buruzko liburuetan agertu ohi dira, zinema lesbiko militante eta queerarekin loturan. Autodidakta, lotsagabea, bazterrekoa, ameslaria... Lizzie Bordenen zinema aurkaritza-istorioz josita dago. Ezarritako ordenaren logikak desafiatuz, ekintza politikoko bitartekotzat jotako jardunbide zinematografikoa ekartzen du jokalekura. Haren zinemak mekanismo baten gisan funtzionatzen du; hots, pantaila komertzialetan nagusi diren kontakizunak baliogabetzeko gauza den mekanismo baten moduan.

Born in Flames (1983) kultuko filma 35 mm-tan berritu eta berrinprimatu dela eta, MACBAk programa bat antolatu du, Lizzie Bordenek ekoiztutako lehen filmak berrikusteko. Tabakaleran bat egingo dugu omenaldi/berraurkikuntza horrekin, eta zuzendariaren film adierazgarrienetako hiru proiektatuko ditugu; hain zuzen, amaieran haren lana genero erradikal-lesbiko-afrofuturista-feminista-zientzia-fikzioko-verité hibridotzat definitu zutenak.

1992an Lizzie Borden-ek bere lehen superprodukzioa egin zuen Miramax-ekin, Love Crimes, nahiz eta gero berezkoa bezala ez duen sentitzen dierazi eta bere izena kredituetatik kentzeko nahia erakutsi. Ondorengo bere lanak industriaren marjinetan jarraitu du, Erotique n (1994tan) parte den film laburrretako bat zuzenduz, baita Monsters (1989) serieko pasarteak, Inside Out (1991), Red Shoes Diaries (1996) eta Pre-Judgement Day (1996) ere.

 

 

Dokumentazioa

 

Honako hauekin lankidetzan antolatutako fokua: