Fokuak (FK) - Fokua: Nicolas Klotz eta Elisabeth Perceval - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Nicolas Klotz eta Elisabeth Perceval

Elkarrizketa klandestinoak

Nicolas Klotz Elisabeth Perceval

Elkarrizketa klandestinoak da Nicolas Klotz eta Elisabeth Percevalek, elkarrekin lanean hogei urte baino gehiago daramatzaten zuzendari eta gidoilariak, bere obra zinematografikoaren berrikuste honi jarri nahi izan dioten izenburua. “Elkarrizketak” elkarren ondoan lanean aritzeagatik, berriketaz berriketa, proiektuz proiektu, 2004 urtean Petits et Grands Oiseaux sortu eta beraien pelikula guztiak elkarrekin sinatzen dituztenetik. “Klandestinoak” bazterrekoari, lurpekoari, boterearen azpian Europa zaharreko kale eta mugen atzean dagoenari arreta jartzetik dator.

Elkarrizketa klandestinoak beraz, euren lan guztiak ezaugarritzen dituen gaueko zine politiko eta zine bizi horren gainbegirada da. Eta aldi berean zinea beste modu batean egiteko alegatua da, izan ere, Klotz eta Percevalek, euren obra “ofiziala” berrikusteaz gain, industriatik kanpo egin duten lanaren berrikuste bat proposatzen baitute, euren ikerketa, bideo eta lantegi lanetatik eratorritakoa.

Fokuak iraungo duen hilabetean zehar, honako filme hauek ikusteko parada izango dugu: Paria, La Blessure, zinean bertatik bertara Klotz eta Percevalek aurkeztuko duten La Question Humaine, Low Life eta Diálogos clandestinos, azken hau, euren lan berrienekin programatutako saioa. Horrez gain, Ekoizpena, gorputza eta hitza martxoko Laborategia ere gidatuko dute.

También te puede interesar

Lantegiak, Zinema
2016-03-14 > 2016-03-18 - 14:00-18:00

Lantegi honetan ekoizpen sistema ofizialetik...

Lekua:

+ Info

Zinema
2016-03-20 - 18:00

Pariseko gauaren amaierara garamatzan bidaia...

Lekua:

+ Info