Fokua: Nicolás Pereda | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Nicolás Pereda

Nicolás Pereda

Nicolás Pereda (Mexiko, 1982) zuzendariaren zinema nazioartean agertu zenean, sorpresa eta aurkikuntzaren adierazpenak nagusitu ziren, baita laudorioak eta itxaropena ere, zinemara hurbiltzeko duen modu berezi eta oso boteretsua dela eta. Fikzioa eta dokumentala kontrajartzen dituen sailkapen klasikoak ez du bere lana definitzeko balio; izan ere, Peredak muzin egiten die kategoria klasiko guztiei, eta esperimentazioa eta kontaketarako guztizko askatasuna hartzen ditu oinarri bezala.

Ezin dugu aktoreen eta ez-aktoreen arteko desberdintasuna erabili ere; izan ere, zikloan ikusiko dugun bezala, Peredak lantalde bat bildu du bere inguruan eta talde horretan jada ez dago alderik kameraren aurrean eta atzean egindako lanari dagokionez. Bere naturalismoak bizitzaren grina dauka eta eredu aparta da baliabide oso gutxirekin zinema nola egin behar den ikasteko. 

2010ean Veneziako zinema-jaialdian bere lehen obrekin antzematen genuena berretsi zen, Orizzonti saileko film onenaren saria jaso baitzuen berak zuzendutako El verano de Goliat filmak. Ordutik aurrera, ohikoa izan da bere presentzia munduko zinema-jaialdi onenetan: Cannes, Venezia, Rotterdam, FIDMarseille, Viena… Gaur egun, Nicolás Peredaren bizitza eta lana Mexiko, Kanada eta AEB artean dago. Zinemagile bezala dihardu eta zinemari buruzko programaren zuzendaria da New Jerseyko Unibertsitateko arte-eskolan. 

 

Guests

Nicolás Pereda

Zinema zuzendaria

También te puede interesar

Lantegiak, Zinema
2017-04-28 > 2017-04-30 - 16:00-19:00 (apirilak 28), 10:00-19:00 (apirilak 29), 10:00-14:00 (apirilak 30)

Nicolás Pereda, Gabino Rodríguez eta Garbiñe...

Lekua:

+ Info