Fokuak (FK) - Fokua: Sergio Oksman | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Sergio Oksman

Sergio Oksman

Sergio Oksman zine dokumental garaikidearen erretratugile aipagarrienetakoa da. Bere kolaboratzaile eta gidoilaria den Carlos Muguirorekin batera, pertsonaien behaketak eta kamara aurreko aurkezpenak zentzu zinematografiko osoa duen obra landu du: nor filmatu, nola, nola eman ahotsa, zer kontatu, nola erretratatu/autoerretratatu eta aldi berean kontakizun bat eraiki? 

Joan den abenduan,lankide estua duen Carlos Muguiro gidoigilea lagun, O futebol filmaren estreinekoan izan genuen bisitari Tabakalerako zinean. Film horren azken proiekzioarekin hain zuzen ere, urtarrilaren 2an hasiera emango diogu Oksmanen filmografiari atzera begirako hau, non hilaren 30era arte, Goodbye, AmericaA esteticistaNotes on the other eta A story of the Modlins izango diren ikusgai. Gainera, Muguirorekin batera oraingoan ere, film baten eraketari buruzko lantegia gidatuko du.

Guests

Sergio Oksman

Zine zuzendaria