Fokuak (FK) - Fokua: Teresa Villaverde - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Teresa Villaverde

Teresa Villaverde

Foku honi zentzua ematen dion galdera oso garbia da: Zergatik ez ditugu Teresa Villaverde (1966) zuzendari lisboarraren pelikulak ezagutzen? Bere bost luzemetraiekin nazioarteko zinemaldietan egon zen, zine portugaldarraren hirugarren belaunaldiko ezagunenetako bat den Pedro Costarekin batera, baina gure pantailetan erabat ezezaguna da, izen eta zinematografia askorekin askotan gertatu ohi den bezela...

Beraz, gure pantaila Teresa Villaverderi eskaintzeko unea da, nola bere filmografiari atzera begirakoa eskainitako Fokuan, hala OhPortugal! zikloaren protagonista izanik. Hasieratik hasten bagara, Villaverde À Flor do Mar- en aktore gisa hasi zela esango genuke, João César Monteiro maisu portugaldarraren pelikuletako batean. Handik aurrera, bere mundua. Eta zikloa ixteko, Teresa Villaverdek zinematografia lusitaniarreko oinarrizko pelikula aukeratu du gutun zuri gisa: Paulo Rocharen Os verdes anos (1963).