Fokua: VALIE EXPORT

Alba Baezak aurkeztuta

VALIE EXPORT

Chantal Akerman, Birgit Hein, Ulrike Ottinger, Sra. Polaroiska, Lizzie Borden, Deborah Stratman… Emakume zinemagileen obrari errepasoa egiten jarraitzen dugu; haien lana ezinbestekoa da eta izan da zinemaren eta abangoardien historian. Oraingo honetan, Austriako zinemaren izen gako batekin gatozkizue: VALIE EXPORT; 60 hamarkadako Vienako akzionismoaren testuinguruan sortu zen artista eta zinemagilea da. Arte feministan ere garrantzi handia du, gerrillako performanceei eta ekintza zuzeneko ikus-entzunezkoetan eginiko lanari esker.

 

"1968 urtean, emakume bat Municheko zinema batean sartu zen larruzko jaka bat eta hankartea bistan uzten zion galtza zulatu batzuk jantzita. Eserleku ilaren artean joan etorrian ibili zen hórrela jantzita. Ikusleak galdekatu zituen emakume gorputz presente eta aktibo baten aurrean erreakzionatu zezaten euren libidoa irudietan proiektatu beharrean; ikusle gehienek, kikilduta, piskanaka, alde egin zuten aretotik. 'Action Pants. Genital Panic' izeneko akzio honi hurrengo urtean argazki batek eman zion jarraipena. Emakume berak, berdin jantzita, metrailadore bat eusten zuen, eserita eta hankak zabalik, kamerari zuzenean begiratzen zion biartean. Irudi hori arte feministaren ikono gisa aldarrikatu izan da sarritan.

Obra hau VALIE EXPORT artista bisual austriarraren (Linz, 1940) ibilbide emankorrera sarbide posibleetariko bat da. Bost hamarkada baino gehiagotan zehar, VALIE EXPORT-ek proiektu esperimental ugari garatu ditu forma ezberdinetan: performace, instalazio, argazkilaritza, bideoa, zinea. Bere obran EXPORT-ek bere gorputzaren bidez genero gaiak lantzen ditu eta errepresentazio medioen baldintza materialei buruz hausnartzen du. VALIE EXPORT-en ekoizpen filmikoak, zine hedatua-ren defendatzaile amorratua, XX. mendeko bigarren erdiko sortzaile garrantzitsuenetako gisa kokatzen du".

Alba Baeza

Foku hau Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin batera antolatu da eta Feministaldiaren aurtengo ekintzen parte da.

 

PROGRAMA

-Azaroak 28, asteartea, 19:30, Z aretoa. Lehen saioa.
Unsichtbare Gegner (Invisible Adversaries), VALIE EXPORT, Austria, 1977, 16mm, 110’

-Abenduak 3, igandea, 18:00. Bigarren saioa. Zinema aretoa 1. 35mm
Die Praxis der Liebe (The Practice of Love), VALIE EXPORT, Austria, 1984/85, 90’

-Abenduak 8, ostirala, 19:00, Z aretoa. Hirugarren saioa / PERFORMANCEFILMS (68’)
Selbstportrait mit Kopf (Self-Portrait with Head), VALIE EXPORT, Austria, 1966/67, 4’
TAPP und TASTKINO, VALIE EXPORT, Austria, 1968, 2’
Hauchtext: Liebesgedicht (Breath Text: Love Poem), VALIE EXPORT, Austria, 1970/73, 2’
Raumsehen und Raumhören (Space-Seeing – Space Hearing), VALIE EXPORT, Austria, 1973/74, 6’
Hyperbulie, VALIE EXPORT, Austria, 1973, 7’
Delta. Ein Stück (Delta. A Performance), VALIE EXPORT, Austria, 1976/77, 18’
the voice as performance, act and body, VALIE EXPORT, Austria, 2007, 11’
…Remote…Remote…, VALIE EXPORT, Austria, 1973, 16mm, 10’
Mann & Frau & Animal (Man&Woman&Animal), VALIE EXPORT, Austria, 1970/73, 16mm, 8’

-Abenduak 9, larunbata, 12:00, Z aretoa. Laugarren saioa / Film laburrak (61’)
Adjungierte Dislokationen (Adjunct Dislocations), VALIE EXPORT, Austria, 1973, 10’
i turn over the pictures of my voice in my head, VALIE EXPORT, Austria, 2009, 12’
Ein perfektes Paar oder die Unzucht wechselt ihre Haut, VALIE EXPORT, Austria, 1986, 12’
Syntagma, VALIE EXPORT, Austria, 1983, 16mm, 18’
Interrupted Line, VALIE EXPORT, Austria, 1971/72, 16mm, 9’

 

 

Gonbidatuak

Alba Baeza

Alba Baeza

Komisarioa eta idazlea