Fokuak (FK) - Fokua: Zinema eta zientzia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Zinema eta zientzia

 

Bertrand Tavernier handia azken aldiz Euskadiko Filmategian izan zenean pasadizo bat kontatu dzigun. Nils Tavernier bere semearekin egin zuen dokumental bat Frantziako aldirietako auzune batean, sei hilabetez aritu ziren filmatzen. Horretan ari zirela, beste zenbait pertsonen artean erretiratutako fabrika bateko langile bat elkarrizketatu zuen, eta bere testigantza biziki hunkigarria izan zen. Denbora igarota Nils eta Bertrand-ek berriro topo egin zuten berarekin baina ordurako oso gaixo zegoen, ahu. Etxeko atarian, Bertrand agurtzen ari zenean, langileak begiratu eta "jarraitu transmititzen" esan zion. Sekula esan izan zioten gauza zirraragerrienetako izan omen da. Bazuen zerbait "sakratua", bera bezalako zinegile batentzat agindutik gertu dagoen zerbait. Ordutik, egiten duen oro gizon harekin pentsatuta egiten du.

2017an DIPC (Donostia International Physics Center) eta Euskadiko Filmategia elkarrekin lanean hasi ziren hiru hilabeteko programazio bat osatzeko, ez genuen inondik ere pentsatu 2020an hirugarren edizioa egingo genuenik. Aurten Donostia Zinemaldiak ere bat egin du gurekin eta pozez gainezka gaude. Honen guztiaren abiapuntua partekatzen genuen ideia bat izan zen: kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzea. Pelikulen aurkezpenak eta zientzialariekin izaten ditugun proiekzio osteko solasaldiak gure misioaren oinarrizko formula dira. Aurreko bi edizioetan Bilbo eta Donostiako publikoak, egin digun harrera beroarekin transmititzen jarraitzeko eskatzen ari zaigula iruditu zaigu, eta horretan ari gara.

Ágora filmak (Alejandro Amenábar, 2009), Hi- patiaren figura ardatz hartuta, erlijioaren eta zientziaren arteko eztabaidan murgilduko gai- tu, Antzinarotik gaurdaino bizi-bizi dirauen ez- tabaida, bidenabar. Zergatik Gilda (Charles Vi- dor, 1946)? 183,84 arrazoi daude horretarako, pisu (atomiko) handikoak. Gattaca (Andrew Niccol, 1997) filmarekin, berriz, manipulazio genetikora hurbilduko gara. Proxima (Alice Winocour, 2019) Donostia Zinemaldiaren azken edizioko Sail Ofizialean ikusitako harribitxietako bat da. Her (Spike Jonze, 2013) adimen artifiziala da, bai, baina hori baino askoz gehia- go. Autómata (Gabe Ibáñez, 2014) robotikaren munduan murgiltzen den distopia bat da. El árbol de la vida (2011) filmak, Terrence Malickek zuzendua, Canneseko Zinemaldia irabazi zuen, eta pantaila handian ikusteko filma da, zalantzarik gabe. Zientzia-fikzioari urtero egiten diogun errepasoan, bi adibide eder dakartzagu aurten: El hombre con rayos X en los ojos (Roger Corman, 1963) eta Emakumea ilargian/La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929). Despertares (Penny Marshall, 1990) filmak neurologiara hurbilduko gaitu Oliver Sacks-en eskutik, eta Ad Astra (2019) filmean, berriz, barne-bidaia eta espazio-abentura konbinatzen ditu James Gray zuzendariak.

Transmititzen jarraitzen dugu.

 

2020/01/10 (19:00)

ÁGORA (Alejandro Amenábar, 2009)

* Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

 

2020/01/16 (19:00)

GILDA (Charles Vidor, 1946)

* Aurkezpena: Rosa Errazkin [Kimikaria; Laboratorium Bergara]

 

2020/01/23 (19:00)

GATTACA (Andrew Niccol, 1997)

* Aurkezpena: Leire Escajedo [Jurista eta biologoa; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)]

 

2020/01/30 (19:00) 

PROXIMA (Alice Winocour, 2019)

* Aurkezpena: Silvia Bonoli [Fisikaria; Ikerbasque; Donostia International Physics Center (DIPC)]

 

2020/02/06 (19:00)

HER (Spike Jonze, 2013)

* Aurkezpena: Gustavo Ariel Schwartz [Fisikaria; Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

 

2020/02/13 (19:00)

AUTÓMATA (Gabe Ibáñez, 2014)

* Aurkezpena: Concepción Alicia Monje [Ingeniaria; Universidad Carlos III de Madrid (UC3M)], Gabe Ibáñez [filmaren zuzendaria]

 

2020/02/20 (19:00)

THE TREE OF LIFE –El árbol de la vida– (Terrence Malick, 2011)

* Aurkezpena: Carlos Briones [Kimikaria; Centro de Astrobiología (CSIC-INTA)]

 

2020/03/05 (19:00)

EL HOMBRE CON RAYOS X EN LOS OJOS –X: The Man with the X-Ray Eyes–  (Roger Corman, 1963)

* Aurkezpena: Javier Aizpurua [Fisikaria; Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

 

2020/03/14 (19:00)

EMAKUMEA ILARGIAN / LA MUJER EN LA LUNA –Frau im Mond– (Fritz Lang, 1929)

* Musika zuzenean: Javier Pérez de Azpeitia (pianoa).

* Aurkezpena: Ane Sarasola [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

 

2020/03/19 (19:00)

DESPERTARES –Awakenings– (Penny Marshall, 1990)

* Aurkezpena: José Ramón Alonso [Neurobiologoa; Universidad de Salamanca. Instituto de Neurociencias de Castilla y León]

 

2020/03/26 (19:00)

AD ASTRA (James Gray, 2019)

* Aurkezpena: Fernando Cossío [Kimikaria; Ikerbasque; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)]

  • Data: Ostirala, 2020ko urtarrilak 10 > Osteguna, 2020ko martxoak 26
  • Lekua: Zinea