Fokuak (FK) - Fokua: Zinemaren historiak. Santos Zunzunegui - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Zinemaren historiak. Santos Zunzunegui

Oktyabr (Octubre), Sergei M. Eisenstein

Oktyabr (Octubre), Sergei M. Eisenstein

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Borgesen istorio txiki baten forma daukan galdera honek Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean aurten martxan jarriko dugun ziklo-asignatura aurkezteko aukera ematen digu. Kurtso bakoitzean zinemagintza eremuko profesional bati (zinegile, artista, teoriko, eta abar) eskatuko diogu zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

 

 

ZINEMAREN HISTORIAK. Santos Zunzunegui.

Auzoko zinema zahar batean sartzen ikusten dut nire burua. Aretora sartzean iluntasuna da nagusi eta pantailan itxura on desafiatzen duten aristokrata pinpirin batzuek bitrioloa destilatzen dute. Neva zeharkatzen duten zubietako batetik balaz hildako zaldi bat dago zintzilik. Bat batean, presoak matxinatu eta La Marsellesa kantatuko dute kamerak mugimendu goxo batekin inguratzen dituen bitartean. Etxeko atean, hondoa jotako gizon batek bere emazte eta haurrek nola bakarrik uzten duten ikusi du, bete beharreko misio bat daukala ulertu gabe. Berunezko goizaldean partisanoen gorpuak sudario gisa erabiliko duten ibaira jaurtitzen dituzte. Kanporatutako karabana batek basamortu amaigabea gurutzaten du etxe berri baten bila. Familia banatu ostean haizeak astindutako garagar-soroek bakarrik darraite euren lekuan, uzta jasotzeko zain. Emakume zahar bat etxeko atarian eseri da, errifle bat magalean duela, haurtzaroaren inozentzia defendatzeko. Umetan bete nituen beste askoren berdina den kuaderno bateko orrialde laukidunean esku batek "je sais que d'habitude..." idatzi du.  Abesbatza bikoitzak Jesusi erruki izateko eskatzen dion bitartean eguzkia irten da itsaso gainera Lubeck inguruan. Urrutira, Hosseinek Tahereh harrapatu du, olibondo artean, behar duen erantzunaren bila. Xuxurlatuz hitz egiten duen ahotsa batek gogorarazi dit zinema historia guztiak bizi diren espazioa dela, izan diren guztiak, izango diren guztiak. Edertasun arriskutsua. Zutitu naiz. Nekez jarri naiz zutik eta kanpora atera naiz ametsetan paradisua zeharkatu ostean. Zinema-ikusle gisa hau da nire sakoneko bizipena. Niretzat kontatutako narrazio berezi batean kontakizun ezberdin askotatik iritsitako irudiak lotzen dituen irudikatutako amaigabeko film batean parte hartu izan eta parte hartzen jarraitzearena”.

 

PROGRAMA:

Urriak 7, igandea.

18:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

19:00, Lady Windermere’s Fan (El abanico de Lady Windermere), Ernst Lubitsch, AEB, 1925, 98'

 

Urriak 28, igandea

18:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

19:00, Oktyabr (Octubre), Sergei M. Eisenstein, URSS, 1928, 100'

 

Azaroak 16, ostirala

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, La grande illusion (La gran ilusión), Jean Renoir, Frantzia, 1938, 114'

 

Abenduak 1, larunbata

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, Genroku Chûshingura I-II (La venganza de los 47 ronins), Kenji Mizoguchi, Japonia, 1941, 241'

 

Abenduak 7, ostirala.

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, Paisà, Roberto Rossellini, Italia, 1946, 134'

 

Abenduak 16, igandea

18:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

19:00, Wagon Master (Caravana de paz), John Ford, AEB, 1950, 86'

 

Urtarrilak 25, ostirala

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, Bakushu (Verano precoz), Yasujiro Ozu, Japonia, 1951, 130'

 

Otsailak 15, ostirala

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, The Night of the Hunter (La noche del cazador), Charles Laughton, AEB, 1955, 93'

 

Martxoak 15, ostirala

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, Pickpocket, Robert Bresson, Frantzia, 1959, 75'

 

Martxoak 31, igandea

18:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

19:00, Chronik der Anna Magdalena Bach (Crónica de Anna Magdalena Bach), Jean-Marie Straub y Danièle Huillet, Alemania, 1968, 94'

 

Maiatzak 3, ostirala

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, Zire darakhatan zeyton (A través de los olivos), Abbas Kiarostami, Iran, 1994, 108'

 

Ekainak 8, larunbata

19:00, Aurkezpena: Santos Zunzunegui.

20:00, Histoire(s) du cinéma, Jean-Luc Godard, Frantzia, 1999, 268'