- Future Lovers (Unplugged) La tristura - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Future Lovers (Unplugged) La tristura

dFeria 2020

 

Udako gaua, hiri handi baten kanpoaldean; sei gaztek, institututik unibertsitatera pasatzear, leku hartandute jarria hitzordua edateko, dantzan egiteko, hitz egiteko eta elkarri musu emateko. Maiz ez zaigu erraza gertatzen abagune bat aurkitzea harreman erreal eta sakonak izateko nerabeekin, etorkizuneko liderrekin eta etorkizuneko maitaleekin, eta hori eszenan egin nahi genuke, esperientzia komuna sortzen saiatuz. Zorte pixka batez, zerbait erakutsiko digu gure iraganaz eta gure etorkizunaz.

*Future Loversko Unplugged bertsio honetan, antzerki-elementu batzuez biluzten saiatu gara. Kanpoan geratu da eszenografiaren eta argiztapenaren parte handi bat, kanpoan eszenako jantziak ere... Zer gertatzen da berriz ere ikus-entzuleengandik oso hurbil dauden aktoreen eta hitz batzuen ideiara itzultzen garenean? Prozesu horren hasieratik, sentitu dugu Future Loversek hitzik gabeko bertsio bat izan behar lukeela, barnekoia eta punkia, non adierazpen-indar guztia gazteetan egongo litzatekeen. Ikus dezagun nola egiten duten dantzan nerabeek gau honetan, nola egiten duten barre, nola egiten duten inork begiratzen ez dielako planta, bertsio Unplugged honetan. *La tristura, 2019ko uda.

dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Gainera, Estatuko erreferente nagusietako bat da arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak sendotzen jarraitzen du
Europako zein Latinoamerikako merkatuetan. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak
antolatuko dira sektoreko 500 akreditatuei baino gehiagori zuzenduak.

SORTZAILEA Celso Giménez

ESZENA-, DRAMATURGIA-AHOLKULARITZA Itsaso Arana, Violeta Gil

INTERPRETEAK Pablo Díaz, Manuel Egozkue, Gonzalo Herrero, Itziar Manero, Siro Ouro, Sara Toledo

AHOLKULARITZA ARTISTIKOA Marcos Morau

EKOIZPEN EXEKUTIBOA Alicia Calôt

ARGIZTAPEN DISEINUA Carlos Marquerie

ESZENOGRAFIA: Ana Muñiz

SOINU ESPAZIOA Eduardo Castro

JANTZIAK Pedro Lobo

ZUZENDARITZA TEKNIKOA Roberto Baldinelli

ARGAZKIA Mario Zamora

MANAGEMENT: Art Republic

EKOIZPENA Teatros del Canal, Comunidad de Madrid, La Tristura

Hamburgoko International Summer Festival Kampnagel eta Groningeneko Noorderzon Festival-en
laguntzarekin. INAEM-en Egungo Dramaturgien Garapenerako Programaren laguntzarekin idatzita.