Gamifikazioa ardatz Liburutegiaren Egunean | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2018-10-16 10:00

Gamifikazioa ardatz Liburutegiaren Egunean

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak elkarlanean eta seigarren urtez, gamifikazioa liburutegietan gaiaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute, “Play again! Jolasa eta liburutegia” lelopean.

 

Ekitaldia urriak 26 ostiralean izango da. Goizez, erreferentziazko lankideen hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Arratsaldez, lantegi praktiko bat izango da Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegian Ana Ordasen eskutik. Beharrezkoa da bi ekintzetan aldez aurretik izena ematea.

 

Urriak 26, ostirala. Egitaraua

 

Goizeko saioa

Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia

Aurretiko izen-ematea

Harremana: kmkliburutegia@gmail.com 

Streaming: KMK zuzenean

 

9:00 – 9:30                        Harrera eta ongi etorria

9:30 – 10:30                     Pepe Pedraz

Liburutegien arlo dibertigarrian barrena. Jokoa, transformazio eta aldaketa bezala

10:30 – 11:00                   Atsedena

11:00 – 11:45                   Marina Espasa

Literapolisbcn: hiria eleberri bihur dezagun

11:45 – 12:30                   Azahara G. Peralta

2075 Esperientzia Gakoa: distopia gamifikatua liburutegian

12:30 – 13:15                   Andrea Vitórica

Misterio harrapariak

13:15 – 14:00                   Moderatzailea: Ana Ordás

Liburutegiak jokoen bidez eraldatzen. Parte hartzaileak: goizeko hizlariak

 

Arratsaldeko saioa

Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia

Aurretiko izen-ematea

Harremana: kmkliburutegia@gmail.com

Pertsona kopurua: 30

 

16:00 – 18:30                   Ana Ordás

Lantegia: Irakurketa jokoan

 

Azkenik, larunbatean familia lantegi bat izango da, oraingoan ere jolasa eta liburutegiarekin lotuta. Jarduera hiru leku ezberdinetan izango da: Komikigunea, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia eta Okendoko Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi: kmkliburutegia@gmail.com. Izena emateko, hemen sakatu.