Kearen politikak - Garai aldakorretako txoriak - Jose Mari Zabala | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Garai aldakorretako txoriak

Joxan Artzeren memoriari ordainekoa. Jose Mari Zabalaren filma.

Joxanartzajlzumeta-byjmzabala

Argazkia: Jose Mari Zabala

 

 

Garai aldakotarreko txoriak, Jose Mari Zabala, HD, 30' JB EUS, Azp. ES

 

Joxan Artzeren memoriari ordainekoa da «Garai aldakorretako txoriak». Izan nuen Joxan Artze ezagutzeko aukera. Zoria, hura ezagutu eta harekin aritzekoa. Gure bizitzon eta gure historiaren garai errepikaezin bateko urte zenbaitzuetan zehar, harekin jardunean egin genuen lan hasierako lehen liburu «isturitzetik tolosan barru» hartatik bertatik.

Konbentzimendua dut herri honek ez diola beste inoiz ere aurre egin beharko orduko hain une erabakior hari. Ez dituela beregain hartu beharko ordukoak halako erantzukizun eta ardura itzelak. Hain izan baitziren halakoak hartutako ardurak, hain horrelakoak izan baitira haiek utzitako aztarnak ondorengo belaunaldiengan, belaunaldion sentitzeko moduengan eta elkar entenditzekoengan.

Batek daki noiztik, ia betitik, hain errotuta, hain harro eta dominante azaltzen zen guzti-guztia aurretik eraman ahal izan zuen orduko ekaitz hark, eta haren begi-muinean egin eta ondu ahal izan zitzaion egungo kolektiboaren sentiberatasuna den horren haziari lekua tokia…

 

Jose Mari Zabala

Más actividades de Hugo Ball:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Jose Mari Zabala

Arte formato ezberdinak biltzen ditu: pintura, marrazkia, argazkia, zinema, ikus-entzuneko adierazpenak eta soinu-ekoizpenak.