Gerard Ortín

Gerard Ortín (Bartzelona, 1988) Arte Ederretan lizentziaduna UBn. Era berean, ikasketak egin zituen Aula de Música Moderna i Jazz izenekoan (Conservatori del Liceu). Master bat egin du Sandberg Insituut-en (Amsterdam) eta gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du. Prestakuntza artistikoa eta musikala konbinatu eta zenbait formatutan esperimentatzen ditu, hala ikus-entzunezkoetan nola soinuzkoetan eta performatiboetan. Sons de Barcelona (UPF) taldearekin eta Jaume Ferrete-ren Voz Mal proiektuan lan egin du.

Askotan walk-performance formatuan lan egiten du, hots, parte hartzaile gutxiko taldeentzako ibilbideak; horien bidez,artistak paisaia interbenituak aurkezten dituen. Azken performanceetako batzuk: Haga—DK51 (2016), Curatorlab-en esparruan eragindakoa, Estockholm; Trabeska (2015), Arrasaten burutua eta Consonni-k ekoiztua edo Vijfhoek Festival Of Choices, jaialdiaren esparruan ekoiztua (Amsterdam, 2015). Lehenago, Intravia performancea burutu zuen BCN Producció-n (2012) eta Secció Irregular - Mercat de les Flors (2014); proiektu horretan gaueko ibilde batzuk proposatzen zituen Serra de Collserola-n zehar (Bartzelona), horrela ingurune horri buruzko 4 urteko lan berezia amaitzen zuela.

Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste ondokoetan: Fictions. Caves/Cascades. Blindness of Love, Stedelijk Museum Buro (Amsterdam); Love Letter to Mars, Office for Contemporary Art (Oslo) eta Al Mawred Foundation (Kairo); Viaggio al centro della Terra, Museo di Città (Sassari, Sardinia); El espacio cósmico estaba allí, en dos o tres centímetros, Galería Espacio Bacelos (Madril); Biennal Leandre Cristòfol (Lleida); Reykjavik International Film Festival // Hot Tub (Reykjavik, Islandia). 2014ko ekainean egonaldi bat egin zuen Marfa-n (Texas, AEB), Amsterdameko TAAK-ek antolatua. Bartzelonan Estrany – de la Mota galeriarekin lan egiten du.