Fokuak (FK) - A girl walks home alone at night + The Black Heart Rebellion - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

A girl walks home alone at night + The Black Heart Rebellion

A girl walks home alone at night

 

The Black Heart Rebellion taldeak zuzenean joko du Ana Lily Amirpour zuzendariaren A girl walks home alone at night filmarentzat sortutako soinu-banda.

A girl walks home alone at night, Ana Lily Amirpour, AEB, 2014, 100'

Neska bat etxea bidean doa gauez, bakarrik. Pelikulako neska misteriotsua da: chador bat darma soinean eta skate gainean dabil Bad City izeneko mamu-hiri iraniar batean. Zuri-beltzean eginiko banpiro-spaghetti-western bat da hau.

Letagin zorrotzak, heroina trafikatzaileak, extasis pilulak, mozorro festa bat eta bi diamante bitxiren lapurreta, horixe da Estatu Batuetan errodatu baina farsiz hitz egiten duten film honetako eszenatokia. Lurraldeak eta zine-erreferentziak konplexu gabe nahasten dira.

 

THE BLACK HEART REBELLION:

The Black Heart Rebellion (TBHR) Pieter Uyttenhove, Alex Maekelberg, Emeriek Verhoye, Valentijn Goethals eta Tim Bryon dira, Gante (Belgika) hiriko boskotea 2004an sortu zen punk giroan. Berehala murgildu ziren esperimentazio prozesu batean eta horrek definitu zuen 2009an argitara eman zuten Monologue diskoa. Postrock/metalean lekutu ziren eta Belgikako underground-ean jarraitu beharreko taldetzat jo zituzten.

Euren azken proiektua Ana Lilly Amapour zuzendariaren A Girl Walks Home Alone pelikularentzat egin duten soinu-banda alternatiboa da. TBHR  taldeak Moov hiriko zine-jaialdirako sortu zuen filmaren soinu-banda. Egitasmoa sormen-prozesuari heltzeko modu berria da. Era berean, eutsi beharreko lana eta pelikulari gehitu beharreko atmosfera daude. Adibidez, Pieter Uyttenhovek (TBHR taldeko kantaria) ahotsa erabiltzen du musika-tresna gisa eta asmatutako hizkuntza batean kantatzen du ikusleriak arreta galdu ez dezan eta filman aktoreak farsiz hitz egiten dutelako. Zineak eragin handia izan du TBHR taldearen lanean. Askotan hitz egin izan dute euren diskoei buruz existitzen ez diren pelikulen soinu-bandak bailiran. Oraingoan, benetakoa den film baten soinu-banda da: A Girl Walks Home Alone.

 

Más actividades de Fokua: Jatorrizko soinu banda:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.