Gonbidatutako eskola: La universidad del cine (Buenos Aires) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gonbidatutako eskola: La universidad del cine (Buenos Aires)

Historias Extraordinarias, Mariano Llinás, Argentina, 2008, 245’

Historias Extraordinarias, Mariano Llinás, Argentina, 2008, 245’

 

Tigre bat datorkit burura. Su distiratsu bat. Lehoi bat. Labirinto bat. Istorioen jatorria. Nola bilakatu zen laurogeita hamarreko hamarkadan zinema argentinarra kontakizunak, irudiak eta soinuak forma berriak hartu zituzten leku bat. Nola zinema berri horrek munduko jaialdiak liluratu zituen orain tigre batek, su batek, kamerari begiratzen dion lehoi batek egin dezakeen bezala.

Orain jatorrian dagoen galdera: Nondik sortu zen hura guztia?

Ez dago ate bat bakarrik, asko baizik. Horrela definitu zituen Borgesek labirintoak. Eta zinema argentinar berri horretara ezinbesteko leihoa izan da eta oraindik ere bada, bere sorrera eta hedapenean, 1991an Manuel Antinek fundatu zuen Buenos Aireseko Zinema Unibertsitatea. Bertako ikaslegelatan izan direnen izen zerrenda berrikusiz gero gure garaiko zineman ordezkaezinak diren zuzendarien bilduma topatuko dugu:

PABLO TRAPERO / ANA KATZ / LISANDRO ALONSO / ANDRÉS DE NEGRI / ARIEL ROTTER / CELINA MURGA / JUAN VILLEGAS / MARIANO LLINÁS / RODRIGO MORENO / ALBERTINA CARRI / PAZ ENCINA / DAMIÁN SZIFRÓN / INÉS BRAUN / MILAGROS MUMENTHALER / JAZMÍN LÓPEZ / TEDDY WILLIAMS / GASTÓN MARGOLIN / VALERIA FERNÁNDEZ / MARTÍN MORGENFELD / JERÓNIMO QUEVEDO / KIRO RUSSO / AGOSTINA GUALA / PABLO LAMAR / FLORENCIA PERCIA / VLADIMIR DURÁN / NELSON CARLO DE LOS SANTOS ARIAS / FLORENCIA ROMANO

2018 urtea Elías Querejeta Zine Eskolaren lehen ikasturtearena izango da. Badakigu oinarriak garrantzitsuak direla. Begiratzeko ispiluak ere bai. Horregatik abitu dugu programa hau, urtero munduko zinema eskola bati zikloa eta gonbidapena eskainiko diogu. Eta Argentinatik hasiko gara, FUCen, horrela ezagutzen dute eskola hau munduan barrena.

18 film proiektatuko ditugu, eskolaren hasieran, 90eko hamarkadan garrantzitsuak izan zirenetatik hasi eta 2017ko lan berrienetara arte, oraindik jaialdietan ikusi daitezkeen lanetara arte. Hiru saio emango dizkiegu film laburrei: azken 25 urteetako lan nabarmenei errepasoa, Teddy Williams, bertako talentu ezagunenetako bati eskainitako saioa, eta EIECINEn parte hartu duten pelikulak gogoratzeko beste saio bat. EIECINE Donostia Zinemaldiak Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketari emaniko izena da.

Gonbidatuak izango ditugu, lan-saioak eta Universidad del Cine eta EQZEren elkarlana, aurkezpenak eta zinema aretoan egingo ditugun topaketak, baita mintegi bat ere zikloa itxiko duena. Zinema argentinarrean giltzarri izan den film bat erreferentzia gisa hartuta egingo dena: Mariano Llinásen Historias Extraordinarias (2008).

Bide batez, ziklo honek EQZE, Caimán Cuadernos de Cine, Festival de Cine Internacional de Ourense eta IBAFFekin batera argitaratu dugun Historias Extraordinarias DVDa aurkezteko bidea ematen digu. Eta errepaso honek bat egingo du gainera zinemagintza garaikidean mugarria den izen bati eskainiko diogun fokuarekin: Lucrecia Martel.

Universidad del Cineri egingo diogun errepasoak zinema garaikidean oinarrizkoa den zuzendari argentinar bati eskainiko diogun Fokuarekin bat egingo du. Lucrecia Martel. Lau hilabete igaroko ditugu Bueno Airesen, probintzia argentinarretan, hango aldetik, bertako pantailetan, ilunpetan, argitan: tigre bat, su bat, lehoi bat kamerari begira.

 

Universidad del Cine (Buenos Aires). Lehen zatia

Urtarrilak 6, larunbata 18:00, Mundo grúa, Pablo Trapero, Argentina, 1999, 82’
Urtarrilak 14, igandea, 18:00, La libertad, Lisandro Alonso, Argentina, 2001, 73’
Urtarrilak 28, igandea, 18:00, Sólo por hoy, Ariel Rotter, Argentina, 2001, 100’
Otsailak 2, igandea, 18:00, Sábado, Juan Villegas, Argentina, 2001, 72’
Otsailak 9, ostirala, 19:00, Cortometrajes I / Teddy Williams (88’).
Otsailak 16, ostirala, 19:00, El juego de la silla, Ana Katz, Argentina, 2002, 93’
Otsailak 18, igandea, 18:00, Balnearios, Mariano Llinás, Argentina, 2002, 81’
Otsailak 22, osteguna, 19:00, Ana y los otros, Celina Murga, Argentina, 2003, 80’
Otsailak 23, ostirala, 19:00, Los rubios, Albertina Carri, Argentina, 2003, 90’
Otsailak 28, asteazkena, 19:00, Cortometrajes II / Universidad del Cine Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan (99’).

 Martxoa-apirila/ Bigarren zatia

FILM LABURRAK III (110’)
Negocios, Pablo Trapero, Argentina, 1995, 17’
Derecho viejo, Mariano Llinás, Argentina, 1998, 12’
Hamaca paraguaya, Paz Encina, Paraguay, 2000, 9’
Bajo figuras, Inés Braun, Argentina, 2000, 7’
Cuando vuelvas vamos a ir a comer a Cantón, Andrés de Negri, Argentina, 2001, 2’
El patio, Milagros Mumenthaler, Argentina, 2004, 16’
Parece la pierna de una muñeca, Jazmín López, Argentina, 2006, 9’
Contracorriente, Agostina Guala, Argentina, 2008, 8’
Ahendu nde sapukai (Oigo tu grito), Pablo Lamar, Paraguay, 2008, 11’
Minimercado Champion, Florencia Percia, Argentina, 2010, 19’
El fondo del mar, Damián Szifrón, Argentina, 2003, 92’
Hamaca Paraguaya, Paz Encina, Paraguay, 2006, 72’
Historias Extraordinarias, Mariano Llinás, Argentina, 2008, 245’
Leones, Jazmín López, Argentina, 2012, 85’
Santa Teresa y otras historias, Nelson Carlo de Los Santos Arias, Mexiko, 2015, 65’
La última tierra, Pablo Lamar, Paraguay, 2016, 77’
Adiós entusiasmo, Vladimir Durán, Argentina-Kolombia, 2017, 79’
La noche polar, Florencia Romano, Argentina, 2016, 61’
+

Saio sekretua

 

Universidad del cine (Buenos Aires) erakundeari eskainitako ziklo hau Mariángela Martinez Restreporen laguntzarekin komisariatu dugu.

Antolatzaileak: